Jose Angel Irigaraik sari berezia jasoko du Irun Hiriko Kuta Sarietan
Irun Hiriko Kutxa Literatura sarien ekitaldian, sari berezia emango diote Jose Angel Irigarai idazleari, euskal liburugintzaren alde egin duen lana eta ibilbidea omentzeko. Euskal liburugintzaren sektorea ordezkatzen dugun lau elkarteetako ordezkariek osatu dute sari berezi honen epaimahaia, aho batez: EEEk, EIZIEk, Galtzagorri elkarteak eta EIEk. Sari banaketa azaroaren 24an izango da, 19:30ean, Irungo Amaia antzokian.
Gonbidapenak Irungo Udalaren webgunean eska daitezke.