Aukera berriak idazketan trebatu nahi duenarentzat  

Idazketa sustatzea EIEren helburuetako bat da eta horretarako hainbat erakunderekin ari gara lanean ikastaro eta tailerrak osatzeko, han eta hemen. Laster abiatuko dira hiru proposamen zehatz: Bilbon, Donezteben eta Iruñean. Guztiak ere aukera bikainak idazten ikasteko, idatziz gozatzeko eta idatzitakoa partekatzeko. Hona hemen, banan-banan, deskribapen laburra:

1- ZURE BIZITZA IDATZI. Jasone Osoro ariko da gidari lanetan. Ikastaro honen helburua emozio, sentimendu eta jarrerak identifikatu eta ulertzea da eta horretarako hartzaileek idatzi egingo dute. 

Urriaren 2tik azaroaren 20ra, astelehenero, Bilboko Foru Liburutegian. Izena emateko epea irailaren 18an zabalduko da. Hemen informazioa zehatzagoa.

Antolatzailea: Bizkaiko Foru Liburutegia

 

2- ZIRRIBORRO egonaldia. Gazteei idazketa baliabideak eskaintzeko helburuarekin lau egunetako egitarau osatu dute,  urriaren 12tik 15era, Donezteben. Yolanda Arrieta, Oier Guillan, Jon Alonso, Oihana Arana, Yurre Ugarte eta beste zenbait, irakasle lanetan. 

Argibideak eta egitarau zehatza: @zirriborroidaz 

Antolatzailea: Zirriborroidazten ekimena. Nafarroako Gazteria sailak babestua da.

3- HITZEN MINTEGIA literatur tailerrak. Urriaren 28a, azaroaren 11n eta azaroaren 25ean (larunbata goizetan), Iruñeko Kondestable Jauregian. 

Literatur testuak lantzeko baliabideak, Nerea Loiolak gidatua. 

Idazketa irakurketatik abiatuta, Patxi Zubizarretak gidatua. 

Poesia eta sormena lantzen, Aritz Gorrotxategik gidatua. 

Izena emateko bidea eta xetetasunak laster ezagutaraziko dira. 

Antolatzailea: Iruñeko Udala.

4-Idazketa tailerra M. Ane Txoperenarekin. Irailaren 23an, 10:30etan Miarritzeko mediatekan.

Informazio zehatzagoa hemen