"Egile berriendako literatur lehiketaren" irabazleen lanak irakurtzeko aukera
Iruñeko Udalak antolatzen duen egile berriendako euskarazko XXXII. Literatur lehiaketak baditu irabazleak eta horiek guztiak bilduz argitalpena osatu dute.
Apirilaren 18an eta 25ean egingo dira aurkezpenak Karrikiri elkartearen egoitzan, 19:30ean. Bi modalitate biltzen ditu lehiaketak, poesia eta narrazioa. Honakoak izan dira batean eta bestean aurtengo irabazleak. Poesia saridunak: Ventura Ruiz, Rakel Pardo, Malen Alzuart. Narrazio saridunak: Joxe Aldasoro, Iker Tubia, Ainara Tirapu.
Egile horien lanak jasotzen dituen liburuaren aurkezpenean Castillo Suarez eta Maddi Ane Txoperena kideak ariko dira aurkezle lanetan.
Hona, lehiaketari buruzko datuak