<h3>Zoe Bray artistak eginen du Nekatoeneako 2022ko egonaldia</h3>

Zoe Bray artistak eginen du Nekatoeneako 2022ko egonaldia

Haurrentzako liburu ilustratu bat sortzera etorriko da Zoe Bray Hendaiako Nekatoenea etxeko egonaldira, 2022ko udazkenean. Euskal Idazleen Elkartea, Euskal Kultur Erakundea, CPIE Euskal Itsasbazterrak eta Elkano Fundazioa dira egonaldia antolatu eta hautagaia hautatu dutenak. Zoe Bray margolari gisa egin da ezagun batez ere, baina idazlea eta doktorea ere bada, eta hainbat urtez aritu da unibertsitatean lanean, Jerusalemen eta Renon. Azken urteetan arteari eskaintzen dio denbora osoa. Herrialde askotan bizi izan da eta hizkuntza anitz mintzo ditu. Hogei urterekin hasi zen euskara ikasten. Alabaina, Euskal Herrian ditu erroak, eta Euskal Herriaz egin zuen doktore tesia ere, zehazki, mugari eta identitateari buruz. Herria astekarian marrazki bat egiten du astero.

Eneko Bidegain

(Argazkia: argia astekaria)