Maialen Akizuk irabazi du Nekatoeneako literatur sormen beka
Euskal kultur Erakundeak, CPIE Euskal Itsasbazterrak eta Euskal Idazleen Elkarteak osaturiko epaimahaiak Maialen Akizu Bidegainen proposamena aukeratu du. Era honetan, hau eta gazte literatura sormena burutzeko egonaldian hartuko du parte Maialenek.
Iaztik Getariako Elkano Fundazioak proiektuarekin bat egin du hiru urtetarako. Horrela, Juan Sebastian Elkano esploratzailea eta marinel ospetsua nabarmentzeko aukera eskainiko du egonaldiak, munduko lehen itzuliaren 500. urtemugaren bueltan.
Maialen Akizu hilabete batez egongo da Hendaiako Abbadia Eremuko Nekatoenean, 2021eko azaroaren 2tik 27ra.
Sortzez Urretxuarra, 25 urteko idazle, bertsolari eta ikertzaile hau Euskal Herriko Unibertsitateko Antropologia Feminista ikerketa taldean ari da doktoregai lanetan. Bere ikergaiak kulturgintzari eta generoari buruzkoak dira.
Iaztik Getariako Elkano Fundazioak proiektuarekin bat egin du hiru urtetarako. Horrela, Juan Sebastian Elkano esploratzailea eta marinel ospetsua berriz ere nabarmentzeko aukera eskainiko du, munduko lehen itzuliaren 500. urtemugaren inguruan.