<p><em>Literatura eragin</em>&nbsp;Arte Hartze zikloan</p>

Literatura eragin Arte Hartze zikloan

Aipatutako biak elkarrekin egingo dute estreinaldia, urriaren 8an: Zuhaitzekin Solasean izeneko ikuskizunarekin. Arte Hartze Zikloaren baitako lehenengo emanaldia izango da eta, aldi berean, Literatura Eragin ekimenaren abiapuntua. 

Zer egingo dugu urriaren 8an?

Testu laburren irakurketa publikoa egingo dugu bertan: bakoitzak berak nahi duen testu zatia, norberak idatzia edo gogoko bat aukeratua. Bospasei lerro, bi-hiru minutuko testu kuttuna, guztion irakurketak luzeegi gerta ez daitezen. Musikari bat izango dugu lagun, gitarra elektrikoarekin, irakurketak girotzeko, eta zuhaitzetatik eskegita akrobata bat ariko da, testuen arteko pausaldietan, dantza mugimendu ikusgarriekin. Rouge Elea konpainiako Ander Fernandez eta Corine Cella arduratuko zaizkigu horretaz.

 

  • Zer: Zuhaitzekin Solasean, literatur errezitaldia, musika eta akrobaziak.
  • Noiz: urriaren 8an, igandea, 17:30ean 
  • Nola iritsi: Bilbotik edo Gasteiztik garraio publikoa dago. artziniegakoudala.eus/eu/iristeko-bideak 
  • Eman izena! Idatzi mezu bat, urriaren 6a baino lehen: eie@idazleak.eus 

 

Gainera, urriaren 8ko ekitaldia antolatzen dugun hiru elkarteek, aurkezpen hitzordu hau aprobetxatuko dugu lankidetza sinatzeko: Artziniegako Artea Elkarteak, Aiaraldeko Ekintzen Faktoriak eta Euskal Idazleen Elkarteak.