Sormene jaialdiaren egitaraua eman dute ezagutzera. Aurtengoan amatasuna, sorkuntza eta euskara izango dira ardatzak
Gotzon Barandiaran kidea da jaialdiaren zuzendari artistikoa eta haren helburu nagusia euskal kulturaren transmisioan eragitea da. Horretarako, kulturgintzan pil-pilean dabiltzan gaiak azalerazi eta egitarau erakargarria osatzen du, Galdakaoko beste eragileen elkarlanean. Hiru egunetako egitaraua zehatza eta xehetasunak www.sormene.eus webgunean ikus daitezke.