Zertarako bidaiatzen dugu? Gazteentzako eztabaida saioa antolatu dugu
Oihane Garmendia idazle eta filosofia irakasleak gidatuko du solasaldia, egun horretarako sortutako materiala erabiliz. Hugoenean egindako literatura egonaldiaren ondorio da eta lehen aldiz, elkarbanatuko du gazteen artean. Euskal kultur erakundea, CPIE Euskal Itsasbazterrak, Elkano Fundazioa eta Euskal Idazleen Elkartea, guztiak elkarturik Pasai Donibanen beka bat eskaintzea erabaki genuen eta haren ondorioa da, hilaren 30ean gazteekin partekatuko duen materiala. Besteak beste, Joseba Sarrioanandiaren Munduari bira eman zion ontzia (Pamiela) izango du oinarri eztabaida pizteko.
Donostian, bazkalostean, lagun giroan bilduko gara elkar entzuteko.
Oihane Garmendiaren aurkezpena egonaldian zen bitartean