<p>Euskaltzain oso izendatu du Euskaltzaindiak Miren Agur Meabe kidea</p>

Euskaltzain oso izendatu du Euskaltzaindiak Miren Agur Meabe kidea

Xabier Kintanaren hutsunea betetzera dator. Euskaltzain osoak 75 urte betetzen dituztenean emeritu izendatzen dituzte eta haien hutsunea betetzeko proposamenak egin eta bozkatzen dira. 95 lagun euskaltzain oso dira 1918tik gaurdaino Akademiak izendatu dituenak. Honakoak dira gaur egungo euskaltzai osoak: Sagrario Aleman, Adolfo Arejita, Aurelia Arkotxa, Bernardo Atxaga, Miren Azkarate, Miren Agur Meabe, Jean-Baptiste Coyos, Patxi Goenaga, Roberto González de Viñaspre, Jabier Kaltzakorta, Joseba Lakarra, Alfontso Mujika, Beñat Oihartzabal, Miren Lourdes Oñederra, Paskual Rekalde, Andoni Sagarna, Patxi Salaberri, Pello Salaburu, Ana Toledo, Miriam Urkia, Andres Urrutia, Xarles Videgain, Patxi Zabaleta eta Mikel Zalbide.

Euskaltzaindiak adierazi duenez, zortzi hilabete ditu Meabek sarrera hitzaldia prestatzeko. 

 

Bazkide fitxa