<p><a href="https://www.youtube.com/channel/UCDMjFjVwWIBi03RgFtEVn9g">ZIPRIZTINAK </a>bideo-sorta: zer garen erakusteko beste modu bat</p>

ZIPRIZTINAK bideo-sorta: zer garen erakusteko beste modu bat

Zer, nola, zergatik eta zertarako idazten dugun. Zerk motibatzen gaituen. Horiek eta gehiago azaldu nahi ditugu lauzpabost minutuko pilulatxotan. Eta nola hobeto, norberak esanda baino. Bost idazlerekin abiatu gara, Amets Arzallus, Bea Salaberri, Egoitz Zelaia, Nora Arbelbide eta Katixa Dolharerekin, hurrenez hurren. Irudiak, berriz, John Anduezak landu ditu.

Ikus eta partekatu!