Poesia Orduak 2025 amaitu da: poesiaz eta emozioz beteriko bi ilunabar magiko
Donostiako Victoria Eugenia Cluben ospatu diren Poesia Orduak 2025 saioak amaitu dira, eta atzean utzi dute poesiaz, musikaz eta oroitzapenez jositako giro paregabea. Donostia Kultura eta Euskal Idazleen Elkarteak antolatzaile izan dira beste behin, Euskal Jaiak programa barnean.
Aurten bi emanaldi eskaini dira, biak ala biak zoragarriak, dudarik gabe, ikus-entzuleengan benetako zirrara eragiteko moduakoak:
Irailearen 8an Lourdes Iriondo, isilarazitako ahotsa emanaldi hunkigarria izan genuen, Jon Martin Etxebestek gidatuta, Irati Odriozola Zugarramurdi eta Ainhoa Ansa Zugarramurdi kantariak lagun zituela oholtza gainean.
Aurten 20 urte bete dira urnietarraren heriotzaz, eta une aproposa izan da Iriondoren doinuak eta hitzak berpizteko giro intimo eta goxoan.
Irailaren 10ean Itxaro Borda Poetak eta Joseba Irazoki musikariak sortutako errezitalaz gozatu zuten parte hartzaileek. Ikuskizuna 2024an Susa argitaletxeak plazaratutako Itzalen tektonika poesia liburuan oinarrituta egon da, eta hamabost bat testu hartuz, lurrikara poetiko batera eraman zituzten ikus-entzuleak.
Sormenaren era poesiaren indar gordinak gogoetarako eta gozamen poetikorako abaroa sortu zuen Poesia Orduak 2025eko ekimenean. Eskerrik asko artistei eta hurreratu zineten guztiei halako opariarengatik.