Abian da Idazleak Ikastetxeetan 2022/2023
Liburu bat irakurri ondoren, autorea eskolara joan eta solasaldi bat izaten du ikasleekin. Hori da funtsean EIEren eskaintza: idazleak ikasleekin izaten duen aurrez aurrekoa.
Ekintza jakin bat da: xumea, egingarria, erraza, eta ongi prestatuz gero ikasleengan eragina izango duena. Beraz, arrastoa uzteko bokazioa du gureak.
EAEko ikastetxeen izena ematea urriaren 21ean amaituko da.