<p>Irailari, poesia!</p>

Irailari, poesia!

  • Donostia Kultura eta Euskal Idazleen Elkartearen ekimenez, hilaren 8an hasiko da Donostiako Poesia orduak, Lurdes Iriondo, isilarazitako ahotsa saioarekin. Irati Odriozola Zugarramurdi eta Ainhoa Ansa Zugarramurdi kantariekin batera arituko da Jon Martin Etxebeste. Martin Lourdes Iriondo, Isilarasitako ahotsa (2024) liburuaren egilea da, eta egun horretan, testu irakurketa eta azalpenak emango ditu. Izan ere, abeslari urnietarra euskal kantagintzaren erreferente izan arren, ez da behar beste ezagutzen.Irailaren 10ean, asteazkenarekin, Itzalen tektonika emanaldia, aldiz, izen bereko poesia liburutik abiatzen da,  Bilduma horretako poemak hartuta ikuskizun bat osatu dute Itxaro Bordak eta Joseba Irazoki musikariak.

Informazio zehatzagoa, hemen

  • Bitartean, Oiartzunen, naturarekin erabat konektatutako egitaraua antolatzen da, auzolanean eta hainbat elkarteren arteko lankidetzan. Hilaren 5ean hasi eta, irailaern 11 bitartean, egitarau oparoa antolatu dute 1545 argitaletxeak, Hitzen Lihoak, eta Metrokoadroka kolektibok Oiartzungo Udala laguntzaile dela. Ainara Lasa, Formol laborategia, Harkaitz Cano, Itziar Ugarte, Jose Luis Otamendi, Yolanda Arrieta eta beste hainbatek jendaurrean irakurtzeko aukera izango dute herriko txoko desberdinetan.

Informazia zehatzagoa, hemen

  • Irailari amaiera emateko, Lekeitiok hartuko du txanda, Irailekoak izeneko ekimenarekin. Honela, irailaren 26tik 28rako egitaraua prestatu du Euskaltzaindiak, Lekeitioko Udalaren babesarekin. Egitasmoak euskal poeten lana gizarteratzea du xede, dela hitzaldien edo  irakurraldien eskutik, dela errezitaldien bidez. Halaber, beste bazter  batzuetako poetek ere hartuko dute parte. Poesiarekin batera, beste  kultura-adierazpide batzuk uztartuko dira, hala nola musika eta  artelanak. Egitarauaren zehaztasunak irailean emango ditu  Euskaltzaindiak.

Informazio zehatzagoa, hemen