Apirilaren 8an amaituko da Ignacio Aldekoa bekan izena emateko epea
Arabako Foru Aldundiak antolatutako beka hau jaso nahi dutenek 10 eta 25 orrialde arteko ipuin bat aurkeztu beharko dute, originala, argitaragabea eta jatorriz euskaraz idatzia. Horrez gain, ipuin bilduma bat idazteko proiektua ere aurkeztu behar da. Saria 8.000 eurokoa izango da. Informazio zehatza hemen