Irakurleekin > Eskoletan > Idazleak ikastetxeetan

Adi! Luzatu egin dugu Idazleak Ikastetxeetan programan izena emateko epea. Data berria: Urriak 26

Zertan datza Idazleak Ikastetxetan?

Liburu bat irakurri ondoren, autorea eskolara joan eta solasaldi bat izaten du ikasleekin. Hori da funtsean EIEren eskaintza: idazleak ikasleekin izaten duen aurrez aurrekoa.

Ekintza jakin bat da: xumea, egingarria, erraza, eta ongi prestatuz gero ikasleengan eragina izango duena. Beraz, arrastoa uzteko bokazioa du gureak.

Zer egin behar da ekintza aberasgarria izan dadin?

Gakoa:  aurrelanak. Ikaslea gureganatzea ez da bat batean gertatuko, inolaz ere. Egindakoaren emaitzaren araberakoa izango da, beti ere. Gure ekintza egun bakarreko oturuntza edo bankete izanik, prestaketa handia eskatzen du. Arin pasatzea nahi baduzu, atsegin, mamitsu, aberasgarri bateko edo besteko ezaugarriak direla ere gogoangarria izatea nahi dugu. Gauzak aurretik prestatu eta lan egitea, ez dugu beste formularik topatu, are gehiago, eginez gero badakigu onuragarri dela.

Zer dira prestaketa lanak?

Idazlea joan aurretik egin daitekeenari deritzogu aurre lana. Ez da formula itxia eskaintzen, irakaslea aske da solasa nahi bezala atontzen. Eta askatasun horrek ematen dio balorea, ikastetxeak bere beharretara egokitzen baitu ekimena.

EIEren aldetik gomendio eta ideiak jasotzen ditu, irakasleak. Ikasketa maila, hizkuntzaren egoera, eta horiek guztiak desberdinak direlarik ezin itxi daiteke egitasmoa errezeta jakin batetara. Baina, bada, gutxieneko ekintza sorta bat, egitea gomendatzen dieguna. Hona hemen zer egiten duten irakasleak, esan bezala norbere estiloarekin:

  • Adinaren araberako irakurketa ongi aukeratzea.
  • Liburuaren eta autorearen inguruko ekintza sorta burutzea.
  • Liburua irakurtzea.
  • Ikasleengan espektatibak sortzea.
  • Idazleari harrera egitea eta gerora ere, hartu emanari ahalik eta etekin handiena ateratzea.

Idazleak bere aldetik zein liburu eskaini pentsatu behar du eta ikasleen aurrean agertuko duena prestatu. Horretan ere, hamaika dira proposamen eta estiloak. Idazleak ere, badaki, ikasleen aurrean agertzeko aurkezpen bat prestatu behar duela, eta zer esango duen aurretik landu behar duela.