<p>&quot;Etorkizuneko klasikoak&quot; ikastaroa Bilbon</p>

"Etorkizuneko klasikoak" ikastaroa Bilbon

Ze obra izango dira klasikoak etorkizunean?

Nork erabakitzen du zer izango den klasiko?

Zenbaterainoko garrantzia izango du adimen artifizialak geroko klasikoetan?

Literatura-lanez gain, musikan zein beste arteetan klasikotzat hartzen diren lanak ere aztertuko dira. Literaturari dagokionez, genero desberdinak landuko dira: ipuina, olerkia, eleberria, mikroipuina...

Klasikotzat hartzen diren lanen agileak ere jorratuko dira, haien jatorria, generoa, eta abar.

Ikastaro teoriko-praktikoa izango da.

Ikastarora etortzen dena agian etorkizunean idazle klasiko bilaka daiteke.

Datak: irailak 14, 21 eta 28 (larunbatak)

10:00etatik 13:00etara
Kuna espazioa

Izena emateko: komunika@idazleak.eus (irailaren 11ra arte)