<p><em>Zipriztinak</em> bideo sortaren seigarrena argitaratu dugu</p>

Zipriztinak bideo sortaren seigarrena argitaratu dugu

Idazleok zer garen azaltzeko beste modu bat izan nahi du bideo bildumak. Oraingoan irakurketaz galdetu dugu eta hara nondik heldu zaigun MIRRIren erantzuna. Ikusteko eta partekatzeko sortua, ahalik eta gehien zabaltzea da helburua. 

IKUS BIDEOA

Zergatik da Txirri hain kanpolarrosa? Liburu gehiegi irakurtzen dituelako.

Zergatik da Txiribiton hain arlotea? Ez duelako sekula santan liburu bat irakurri.

Zergatik da Mirri munduko pailazorik fantaxtikoena? Liburu onak aukeratzen dituelako beti.

Kito, ez dago beste misteriorik.

Hau da, antza, artista bihurriak gurekin partekatu nahi duen azken teoria mirrianoa.

Gozatu bizitza. Gozatu literatura.

Eta eman play berandu baino lehen... Ile kixkurdun sudur-gorria zain daukazue eta!