<p>Luis Baraiazarra kidea hil da</p>

Luis Baraiazarra kidea hil da

Meñakan jaioa Markinan bizi zen 1966 urtez geroztik, karmeldarren egoitzan. Maisu ikasketak egin zituen Valladoliden eta euskal filologia Deustuko Unibertsitatean, 1996an euskaltzain urgazle izendatu zuten eta 2010ean ohorezko euskaltzain. Idazlea, itzultzailea, bertsolaritzan aditua... horietan guztietan, lan handia egindakoa da.

Urriaren 6an hil da, 84 urte zituela.