Hasiera > Formazioa

Idaztea gustatzen zaizu eta idatzi egiten duzu edo, agian, ez duzu inoiz idatzi baina beti izan duzu buruan. Halere, askotan ez dakizu nondik hasi; zein gai hautatu; nola sortu pertsonaiak edo zein amaiera eman. Bestetan, buruan duzun hori poesia bat izan daiteke, edo zutabe bat, izan daiteke gidoi bat edo antzezlana, baina nola taxutu? Denok eskertuko genuke gure zalantzak argitzen lagunduko digun norbait izatea aldamenean, ezta? Bada, hemen duzu horretarako aukera.

Gogoan izan bazkide bazara doan dituzula.

Eta zuk, zein ikastaro egingo duzu? Zein ikastaro oparituko zenuke?

Tel.: 943 27 69 99 | eie@idazleak.eus

Nerea Loiola Pikaza
UHARTE GALDUKO IPUINAK (Gazte(txo)entzako idazketa sortzailea).

Kanpo-estimulu jarioa tarte batez alboratu eta norberaren uharte galduaren bila arituko gara, sormenaren uhartea, irudimenarena, guztia posible den lurraldea. Bertatik abiatuta eta teknika desberdinak landuz, ipuin baten sorkuntza prozesua ezagutu eta gauzatzea da helburua.

Informazio gehiago
Yurre Ugarte Rodriguez
Zuk zeuk idatzi! Literatur sorkuntza tailerra

Zuk ere baduzu zer kontatu. Zuk zeuk zeure istoria, zeure ipuina, zeure poesia, finean, zeure testua, idatz dezakezu: modu sortzailean. Horixe da tailer honen helburu nagusia: modu sortzaileen idazten jardutea, idazkuntzan trebatzea.    

Informazio gehiago
Aintzane Usandizaga Lopez
IDATZI, JOLASTU, SORTU

Idazteko nahia sentitzen dugu sarri, baina ez daukagu oso argi zer eta nola. Ideia bat ere izan dezakegu akaso, baina zaila da ideia-mamuak orri zurian hezurmamitzea. Espazio honen helburua hasiera horiei errespetua galtzea da, zentzurik onenean; buruan kateatuta geratu zaigun e...

Informazio gehiago
Josu Jimenez Maia
"Korebakarida" haiku tailerra

Tailer honen xedea bikoitza da: alde batetik, haikua zer den ikustea; beste aldetik, haikuak sortzen ikastea.    

Informazio gehiago
Garazi Albizua Castelao
Nola kontatu istorio grafiko bat

Irudiak eta letrak elkarrekin bilbatzeko eta kontakizun bat plazaratzeko orrietan, lau atal landuko ditugu ikastaroan:  1- Istorioa 2- Marrazkia eta hitzen arteko kontakizuna 2- Ahotsa, pertsonaiak eta erritmoa 4- Gidoia: eszenak edo biñetak?

Informazio gehiago
Juan Mari Apaolaza Estensoro
Ideia batentzat argazki bat

Ideia batentzat argazki bat Ikastaro honetan idazleak bere obrarekin bat datorren argazki bat ateratzeko zein aukera dituen argitzen saiatuko gara. Argazki baten konposizioa aztertuko dugu, zerk iradokitzen duen gertutasuna, zerk miresmena, zuri beltzak zer adierazteko balio...

Informazio gehiago
Fito Rodriguez
Kata poetikoa

Ardo-dastatze bat, literatura eta poesiarekin konbinatua, esperientzia multisentsorial eta artistiko bat da, ardoaren plazerak hitzaren ahalmen oroigarriarekin lotzen dituena. Ekitaldiaren deskribapena: Sarrera batekin hasiko da, non idazle batek ardoaren eta hitzen artearen a...

Informazio gehiago
Ixabel Agirresarobe
Zahar eta berri, kontu ugari

Ahozko literaturatik abiatuta: esaera zaharrak, errimak, onomatopeiak, ... Hitzek ematen diguten jolasarekin istorioak idatziko ditugu. Bat batekotasuna paperean idatziz jolasa bihur dezakegu. Honekin sormena, ahoskera, erritmoa, ... lantzen dira. -Norbanako lana eta ta...

Informazio gehiago
Asier Serrano Lasa
Irakurzaletasuna: sormena hezkuntzan

Hezkuntza komunitatean irakurzaletasuna era motibagarrian bultzatzeko didaktika. Zeri deitzen diogun irakurtzea; zergatik eta zertarako irakurri behar duten haur eta gazteek; irakurketaren bestelako dimentsioak eta formatuak; ariketa didaktikoak sortzeko ereduak;...  

Informazio gehiago
Aritz Gorrotxategi
SORMENA LANTZEN

Ikastaro honetan testuen hezurdurak eta erpinak aztertuko ditugu. Batetik, narrazioaren zirrikituak landuko ditugu, egile eta testu mota ezberdinak irakurriz, eta, bestetik, poesiara ere hurbilduko gara, hari beldurra galtzeko eta hartaz gozatzeko asmoz.

Informazio gehiago
Jasone Osoro Igartua
ZURE BIZITZA IDATZI

Bizipen propioetatik abiatuz, ametsak, frustrazioak eta lorpenak erraietatik kanpora aterako ditugu, fikzio bilakatuz. Horretarako, diziplina ezberdinak ezagutu eta horietan idatziz murgilduko gara modu praktiko batetan: egunerokoak, mikro ipuinak, poesia, komikia, zutabegintza,...

Informazio gehiago
Pako Aristi Urtuzaga
Maiatzean hasiko da: ZUTABEAK ETA ARTIKULUAK IDAZTEKO IKASTAROA

Zutabe edo artikulu mota asko dago, zutabe klasikoak, iritzi artikuluak, intimistak, kostunbristak, literarioak, amaieran ezustekoa dutenak, ibai tematikoak… Guztien oinarrian bi baldintza daude: ideiak egoki formulatzea, eta euskara txukun erabiltzea. Alegia, testuaren e...

Informazio gehiago
Idoia CarramiƱana Miranda
ISLA GABEKO ISPILUAK: EMAKUMEZKOEN AHOTSAREN ERAIKUNTZA PAPEREAN

Idazteak erdigunean kokatzen gaitu, nortasun narratiboaren bila gaudela. Horrexegatik beragatik esan genezake bakarrik geure buruaz aritzen garen neurrian garela. Hala ere, idaztea ispilu baten aurrean jartzea baldin bada honek zer islada eskaintzen digun iku...

Informazio gehiago
Joxe Mari Iturralde Uria
ANIMA ZAITEZ IDAZTEN HASTERA

Literaturaren mundura hasiko gara inguratzen. Saioek alde teorikoa izango dute (gutxi), eta alde praktikoa (askoz gehiago). Ikasleak bere lehen testu literarioak, bere lehen istorioak, hasiko dira idazten, modu sinple eta erosoan. Berdin dio lehendik ez badute ezer idatzi,...

Informazio gehiago
Felipe Juaristi Galdos
LEIHO BAT MUNDUARI BEGIRA

Ikastaroaren helburua zutabea (egunkarikoa, batez ere) idazten trebatzea da. Zutabea genero hibridoa da, ez da literatura hutsa, ezta kazetari artikulu soil ere; neurriz ere atipikoa. Bietatik du, eta batzuetan batera lerratzen bada, besteetan bestera makurtuko da. Zutabe on bat...

Informazio gehiago
Ainhoa Elordi Etxabe
HIZKUNTZAREN GORDELARIEN OMENEZ

Euskararekiko ezagutu eta baloratzea da helburua.

Informazio gehiago
Peru Magdalena Arriaga
POROPOESIA

Era jolasti eta sortzailean poesiaren mundura sartzeko proposamena da. Helburua haur eta gazteen irakurzaletasuna bultzatu eta poesiarekiko plazera deskubritzea eta bizitzea da. Poesia genero ezberdinak ezagutu eta berauetan sortuz, liburutxo bat egingo du poeta txiki bakoitzak.

Informazio gehiago
Sabin Oregi Zarautz
ESTILOAK ERABILI ETA ORTOTIPOGRAFIA LANDU

Gogoratzen al duzu nolako ezusteko jaso duzun zure testoaren lehen maketa argitaletxetik jaso duzunean? Hori, gehienetan, testu prozesatzailean landu dugun artxiboa maketaren lana egin behar duenarentzat estiloen erabilera ondo ez dagoen adierazle da. Ikastaro honen xedea t...

Informazio gehiago