Zure aipua gehitu Hitzak Zaindari ekimenean!

Aurreko albistean aurreratu dugun bezala, Hitzak Zaindari proiekturako liburuxka bat editatu dugu euskal liburugintzako elkarteen artean. Liburuxka honetan aipuen hautaketa bat egin da eta irailaren 2an banatuko da.

Baina ez dugu liburuxka horretan bakarrik geratu nahi eta zuen aipuak idazteko aukera eman nahi dizuegu. Era berean gustuko dituzuen beste idazleren batenak ere igo daitezke.

Liburuxka bera ere hemen irakurri dezakezu PDF formatuan.