Komikigintzan Nazioarteko egoitza
Komikigintzan nazioarteko egoitza eskatzeko epea zabalik dago.
Quebeceko La Maison de la littérature, Cité internationale de la bande dessinée et de l'image eta Bilboko Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroa den Azkuna Zentroa elkartu egin dira hiru komikigileri egonaldi bat eskaintzeko (bata frantziarra, bestea espainiarra eta bestea quebectarra izango da), Anguleman, Bilbon eta Quebecen, hurrenez hurren.
Deialdiaren informazioa: https://www.azkunazentroa.eus/eu/sorkuntzarako-laguntza/komikigintzan-nazioarteko-egoitza/ estekan duzue eskuragarri.
(Iturria: Azkuna zentroa)