Hasiera > Historia
EIEk, 1982an sortu zenez geroztik, hainbat epe edo aro nagusi ezagutu ditu:
Legeztatze eta kokatze-aroa.
EIEren hasierako zortzi urte hauetako helburu nagusia, Elkartearen oinarriak eta xedea finkatzea eta xede horri zegozkion egitasmoak burutzea izan zen. Hala nola:
- Euskal liburuaren legetasmoa Eusko Jaurlaritzan aurkeztea
- Idazleen eskubideen defentsarako oinarriak finkatu eta aholkularitza juridikoa eskaintzea.
Bi egitasmo nagusi hauez gain, garai hartan, euskararen egoera zela eta, euskal literatura eremu urriko hizkuntza bateko literatura izanik, bi bide nagusi jorratu ziren:
- Eremu urriko hizkuntzetako herrialdeetako literaturaren egoera ezagutu eta esperientziak partekatzea.
- Galeusca: galiziar, kataluniar eta idazle euskaldunen arteko topaketak bultzatzea.
Corpus literarioaren aroa.
Bigarren aro honetan, EIEk "literatura" izan zuen jorrabide. Ildo honi jarraiki, aurrera eramandako egitasmorik aipagarrienak honako hauek izan ziren:
- Hegats literatur aldizkariaren argitalpena
- XX. mendeko literaturaren inguruko Biltzarra
- Euskal Idazleen Katalogoa
- Poesia jaialdia
Ekimen hauetaz gain, EIEk arreta berezia eskaini zien ondoko gai hauei ere:
- Bazkidegoaren prestakuntza: gidoigintza mintegia antolatu zen.
- Literatur sarien jarraipena egiten hasi zen eta sari hauetan EIEko ordezkariren bat egon zedin kudeatzen.
- Idazleak ikastetxeetan programari hasiera eman zitzaion.
Gizarteratze-aroa.
Gizarteratze-aroa deitu dugun epe honetan, EIEk hiru ildo nagusi landu ditu:
- Literatura gizarteratzeko egitasmoak lantzea: hauen artean aipagarrienak, Idazleak ikastetxeetan eta Idazleekin solasean programak.
- EIEren egitasmoak Euskal Herri osora hedatzea: Ipar Euskal Herria eta Nafarroa barne.
- Kultur erakundeekin eta erakunde instituzionalekin harremanetan jartzea: lehenengoekin, EIEren xedeen eta gizarteratze prozesuaren berri emateko. Bigarrengoekin, aipatu xedeen kunplimendurako hitzarmenak adosteko.
Plan Estrategikoaren aroa.
EIEren bazkide kopurua (325) kontuan hartuta batetik, eta abian jarrita dauzkan proiektuek Euskal Herriko kulturgintzan izan dezaketen eragina aintzakotzat hartuta bestetik, bere jarduna bideratuko eta zuzenduko duen Plan Estrategikoa burutu.
Elkarteak izan dituen lehendakariak:
Anjel Lertxundi Esnal 1982-1985
Jose Mari Velez de Mendizabal Azkarraga 1985 - 1989
Patri Urkizu Sarasua 1989-1993
Joxerra Garzia Garmendia 1993 - 1995
Andolin Eguskitza Bilbao 1995 - 2001
Tere Irastortza Garmendia 2001 - 2006
Fito Rodriguez 2006-2010
Ander Iturriotz Lauzirika 2010 – 2014
Jasone Osoro Igartua 2014 – 2018
Garbine Ubeda Goikoetxea 2018 - 2022