Nekatoeneko literatura sorkuntza egonaldirako 2022ko deialdia
2020an eta 2021ean gertatu zen bezala, aurten ere hiru partaide sortzaileek Getariako Elkano Fundazioaren partaidetzaren gainean kontatzen ahalko dute. Horrela, hamabigarren egonaldi hau, Juan Sebastian Elkano euskal esploratzailea eta marinel ospetsua nabarmentzeko aukera izanen da berriz ere munduko lehen itzuliaren 500. urtemugaren karietara. Aurtengo berritasuna, Juan Sebastian Elkano eta lehen mundubira honek ukan dituen ondorioak edota izan dituen eraginen inguruko hausnarketa bat eramatea proposatzen zaie idazleei.
Deialdia euskaraz idazten duten horizonte guzietako autoreei zuzendua da. Literatura generoaren hautua libre uzten bada ere (ipuina, eleberri laburra, poesia, komikia, antzerkia, bertsoa, alegia, erran zaharra, …), literatura sorkuntzak Juan Sebastian Elkanoren pertsonaiarekin lotua den gai bat edo gehiago jorratu beharko ditu: nabigazioa, esplorazioa, aurkikuntza, kartografia, astronomia, ontzigintza,... Bestalde, publiko gazteari zuzendutako proposamenak begi onez ikusiak izanen dira.
2022ko urriaren eta abenduaren artean, hilabete batez Abbadia Eremuko Nekatoenea etxean apartamendu bat beretako izateaz gain, autoreak 1.500 euroko dirulaguntza ukanen du. Egonaldia bukatu eta, topaketak aurreikusiak dira Hendaian eta Getarian bereziki, autorearekin.
Hautagaiek ekainaren 6a arte dute heien burua aurkezteko.
Xehetasunak hemen