Abian da Ernestina de Champourcin poesia lehiaketa
Saria eskuratu nahi dutenek poema-sorta argitaragabea aurkeztu beharko dute. 500 bertso izan behar dituzte gutxienez eta 700 gehienez.
Saria 2.000 eurokoa izango da modalitate bakoitzerako. Lanak aurkezteko epea 2024ko uztailaren 10ean amaituko da. Deialdiaren xehetasun guztiak Arabako Foru Aldundiaren Egoitza elektronikoan daude eskuragarri.