Atzerriko hizkuntzetara laginak itzultzeko dirulaguntzen deialdia ireki du Etxepare Euskal Institutuak

Jatorriz euskaraz idatzitako literatura nazioartean sustatzeko asmoari ekiteko itzulpenak beharrezkoak dira. Hori dela eta, 2022an atzerrian sustatzeko aproposak izan daitezkeen literatura lanen laginak proposatzeko deialdia kaleratu da, aipatutako lagin horiek atzerriko hizkuntzetara itzul daitezen. Proposamenak aurkezteko epea 2022ko otsailaren 1ean zabaldu da eta diru zuzkidura amaitzen denean amaituko da.

Aipatutako laginak ingelesera edo frantsesera itzuli beharko dira eta ez dira izango liburuaren %15 baino luzeagoak. Idazleek, argitaletxeek edo agenteek aurkeztu ahal izango dituzte proposamenak.

Hemen deialdia