<p>Iraganera itzultzeko ezintasunaz, <em>Sastraka</em></p>

Iraganera itzultzeko ezintasunaz, Sastraka

Erein argitaletxeak gutizia ezin ederrago bat eman du argitara: Sastraka, margoak, argazkiak, soinuak, musika eta hitzak batu dituen liburua. Pello Lizarralde idazlea, Jose Ignacio Agorreta margolaria, Imanol Rayo zinegilea eta elkarte honetako bazkide den Imanol Ubeda idazle-musikariak azaldu dituzte lanaren nondik norakoak. Pello Lizarraldek Jose Ignacio Agorretari egindako hainbat testu ditu abiapuntu, eta haren hitzetan, “ezinezko bidaia bat dela konturatu nintzen idatzi eta gerora, horixe delako iraganera itzultzeko bidea hartzea”. Testuak “hasieratik oso margogarriak” iruditu zitzaizkiola aipatu du Agorretak, “gakoa, objektuak aurkitzea” zela. Imanol Ubeda Don Inorrez taldearen izenean aritu da, eta proiektu honek beren lan-moldean eragin dituen aldaketak aipatu ditu, esate baterako, abestiak sortzeko narrazioetatik abiatu izana, besteetan ez bezala. Lau protagonistok lan honetan “erosotasunaren mugetatik atera” behar izan dutela nabarmendu du Imanol Rayok.