Maiatzean hasiko da: ZUTABEAK ETA ARTIKULUAK IDAZTEKO IKASTAROA

Zutabe edo artikulu mota asko dago, zutabe klasikoak, iritzi artikuluak, intimistak, kostunbristak, literarioak, amaieran ezustekoa dutenak, ibai tematikoak… Guztien oinarrian bi baldintza daude: ideiak egoki formulatzea, eta euskara txukun erabiltzea. Alegia, testuaren egitura, batetik, eta esaldien eraikuntza bestetik, idazten dugun horretaz kontziente izatea ere funtsezkoa da. Gauza hauetaz guztietaz jardungo dugu ikastaroan, eta praktika asko egingo dugu.

 

 

 

Izen emateko: 943 27 69 99 | eie@idazleak.eus