Hasiera > Albisteak
Ibilian-ibilian iritsi da Hegats Durangora
Hegats aldizkaria aurkeztuko dugu Durangoko Azokan, abenduaren 6an eguardiko 13:30ean Durangoko Museoan, hemen
Hegats-en 60 zenbakiak Literatura ibilian du izenburu, eta aurkezpenean Oier Guillanek eta MIkel Ayllonek emando dituzte azalpenak
Gonbidatu berria Ahots planetan: Miren Amuriza
Denboraldi berriaren bigarren atala dagoeneko entzungai dugu. Idoia Carramiñana eta Leire Vargas, Miren Amurizarekin solasean Nerabezaroaz
Entzungai, hemen
Pantxix Bidarten aurkezpen musikatua Hendaian
Euskal Kultur Erakundea, CPIE Euskal Itsasbazterra eta Euskl Idazleen Elartearen ekimenez idazle bati hilabete osoz Hendaiako Abbadia eremuko Nekatoenea baserrian bere idazketa lanean aritzeko parada eskainiz. 2023tik, egonaldia beste hilabete batez luzatzen da Pasai Donibaneko Hugoenea etxean.
Aurtengo egonaldiarentzat hautatua izan den Pantxix Bidart, musikari gisa ezaguna baldin bada orain arte, desafio berrian sartua da buru belarri: eleberri baten idaztea.
Azaroaren 22an horren guztiaren berri emango digu Bidartek 18:00etan Hendaiako "La Grande Illusion" Liburu dendan. Hendaiako aurkezpen horretan, hainbat pertsonek Pantxixek egonaldi denboran idatzitako zatiak irakurriko dituzte. Artetik, Pantxixek berak, Pagoa alabak eta M. Gadou aspaldiko gitarista lagunak lagundurik, musikaz hornituko dute, emanaldia.
Argazkia: EKE
AZAROAK 19 "Euskal kulturaren memoria. Euskal literatura eta emakumeak" Jardunaldia
Bilboko Udalak eta Sabino Arana Fundazioak, Labayru Fundazioaren laguntzarekin "Euskal kulturaren memoria. Euskal literatura eta emakumeak" izeneko jardunaldia antolatu du.
Asun Agirianok Ibilbide Saria jasoko du Kutxa Fundazioaren eskutik
Kutxa Fundazioak Donostia Literatura Sarien 57. edizioko irabazleei sariak emango dizkie eta, ekitaldi berean, Ibilbide Saria emango diote Asun Agiriano Altunari.
Euskal liburugintzaren sektorea ordezkatzen dugun lau elkarteetako ordezkariek osatu dute sari berezi honen epaimahaia: Euskal Editoreen Elkartea (EEE), Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea (EIZIE), Galtzagorri (Euskal Haur eta Gazte Literatura elkartea) eta Euskal Idazleen Elkartea (EIE). Irakurketa eta euskal liburugintzaren alde egin duen ibilbide trinkoa eta esanguratsuari aitortza egingo diote Asun Agirianori, eta ohorezko garaikurra jasoko du Kutxa Fundazioaren Donostia Literatura sarien ekitaldian.
Sari-banaketaren emanaldia azaroaren 16an izango da, 19:30ean, Donostiako Antzoki Zaharrean.
Eman diogu hasiera Ahots planeta podcastaren denboraldi berriari
Gorputzaz egin dugu berba Itxaro Bordarekin: entzun hemen!
Euskal literatura feminista agertu, komentatu eta irakurketa sustatzeko aitzakiatzat hartzen duen podcasta da Ahots Planeta Leire Vargasek eta Idoia Carramiñanak gidatua da.
Euskal Idazleen Elkartearen egitasmoa da, ULU ekoizetxean egindakoa Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzari esker.
Nafarroako irakurketa kluben topaketa
Hamabigarrenez antolatu du Nafarroako liburutegi sareak literatura ardatz duen egitaraua. Aurtengoan, gonbidatu nagusia Uxue Alberdi izango da eta Irati Majueloren eskutik mintzaldia eskainiko dute, azaroaren 9an Nafarroako Liburutegi Nagusian.
Joan aurretik izena eman behar da, hemen.
Zipriztinak bideo sortaren hamazazpigarrena ikusgai
Oraingoan Idoia Carramiñana idazle bilbotarraren testua entzungo dugu, bere ahotik. Zergatik eta zertarako idazten duen galderari erantzunez idatzitakoa irakurri du; ikusentzunetakoetan ere, hitza baita oinarri.
Entzun eta ikusteko: hemen bideoa osoa.
Badator ZIRRIBORRO 2024
Kultur Sorkuntzaren Transmisioa' ekimenak, jardunaldiak antolatu ditu urriaren 26an Azpeitian.
Aurtengoan aztergaia hedabideak izango dira, transmisioan eragiten ote duten eta nola eragin dezaketen aztertuko dugu.
Jardunaldiek goiz eta arratsaldeko egitaraua proposatu dute, eta dagoeneko zabalik dago izen-ematea, UEUko webguneko esteka honetan.
Izena emateko garaiz
Iruñeako Udalak antolatu du bigarrenez, Hitzen Mintegia idazketa tailerra. Aurtengoan, Oier Guillan eta Mikel Ayllon dira gidariak eta urriaren 19an egingo dute azken saioa.
Izena eman nahi duenak, hona bidea:
010-948420100
www.pamplonaescultura.es
Biziki goxatu, osoki maitatu: Haur eta gazte literatura azoka Saran
Ikusi Makusi euskarazko haur eta gazteen literatura biltzen duen azoka da. Laugarren edizioa da aurtengoa eta liburu salmentarekin batera, ikuskizunak eta tailerrak antolatu dituzte Galtzagorri elkartearen ekimenez. Eskola eta profesionalak urriaren 11n elkartuko dira eta 12an, larunbatarekin, familien eguna ospatuko da Sarako herrian.
Egitarau orokorra: www.ikusimakusi.eus
Arte ikuskizunak: nondik idatzi? ikastaroa Bilbon
Idazketa narrazio liburuekin lotzen dugu sarritan; baina, ugariak dira testu baten beste erabilpenak ere. Oraingoan, jendaurrekoaz ariko gara, arte ikuskizunetaz, hain zuzen ere.
Nola idatzi oholtzarako? Zertan eragiten du entzulea aurrean izateak?
Horiek guztiak ikasteko aukera eman nahi dugu Oier Guillan autorearen eskutik.
Luis Baraiazarra kidea hil da
Gizon jakintsua eta ekintzaile nekaezina izan zen. Meñakan jaioa Markinan bizi zen 1966 urtez geroztik, karmeldarren egoitzan. Maisu ikasketak egin zituen Valladoliden eta euskal filologia Deustuko Unibertsitatean, 1996an euskaltzain urgazle izendatu zuten eta 2010ean ohorezko euskaltzain. Idazlea, itzultzailea, bertsolaritzan aditua... horietan guztietan, lan handia egindakoa da.
Urriaren 6an hil da, 84 urte zituela.
Euskal literatura ardatz duen jaialdia Ondarroan
Udazkenero Ondarroako Udalak LiteraturAmuak izeneko ekimena antolatzen du, euskal sormena ezagutarazteko asmoz
Zabalik dago Tene Mujika beka eskatzeko epea
Tene Mujika beka Euskal Herriko azken 60-70 urteetako pertsona, talde, gertaera edo mugimendu garrantzitsuen bizitzan sakonduko duten euskarazko lanak sortzera zuzenduta dago.
Etorkizuna irudikatu nahian
Zeri deituko diogu maitasuna etorkizunean? zer garrantzi izango du gure egunerokoan, ongizatean, zoriontasunean? nola harremanduko gara?
nola eragingo du teknologiak?
Paperetik taulara ikastaroa Iruñean
Iruñeko Udalaren eta EIEren arteko elkarlanari esker Hitzen Mintegia abiatu genuen 2023an, idazketan trebatzeko asmoarekin. Aurtengoan, Jendaurrean irakurtzeko idazketa tailerra prestatu dugu
Idazleak eskoletara!
Idazleak Ikastetxeetan eta Liburuak Gozagarri programak abian dira.
Izen ematea irailaren 9tik- 24ra zabalik egongo da.
‘Euskal Artisten Lan eta Bizi Baldintzak’ inkesta erantzuteko prest
Euskal kultur sistemako askotariko kideen berri jasotzeko asmoarekin, eta adituen laguntzarekin, ondu du LANARTEAK euskal sortzaileen lan baldintzei buruzko galdetegia.
"Etorkizuneko klasikoak" ikastaroa Bilbon
"Poesia orduak 2024"
Gotzon Barandiaranen eta Edu Zelaietaren olerkien gaineko emankizunak
"Gureneren ipuinak" ipuin-lehiaketako lehen edizioa
Derioko Udalak "Gureneren ipuinak" haur-literaturako lehiaketan parte hartzeko deialdia zabaldu du.
Pantxix Bidart Nekatoenea eta Hugoenea literatura egonaldien irabazlea
Euskal kultur erakundea, CPIE Euskal Itsasbazterra eta Euskal Idazleen Elkartea 2011. urtean elkarlanean hasi ziren, idazle bati hilabete osoz Hendaiako Abbadia eremuko Nekatoenea baserri zaharberrituan bere idazketa lanean aritzeko parada eskainiz. Bigarren urtez, egonaldia beste hilabete batez luzatuko da Pasai Donibaneko Hugoenea etxean.
Bordari-Satarka (ipuina eta olerkia) literatur lehiaketa prest
Hondarribiko Udalak antolatu eta argituratu ditu oinarriak. Euskaraz idatziak, argitaratu gabeak eta beste inon saritu gabeak izan behar dute aurkezten diren proposamenak. Lanak irailaren 15era arte aurkez daitezke.
Zipriztinak bideo sortaren ale berria sarean. Oraingoan, Bertol Arrieta protagonista
Dagoeneko hamabost dira Zipriztinak, idazleok zer garen erakusteko sortuak. Zergatik eta noiztik idazten duzu? Ikus bideoa hemen.
Zabalik da Hitzaren eskolan izena emateko epea
2024ko irailean hasiko dute Hitzaren Eskola V, irakasle hauekin: Miren Amuriza, Ibon Aranberri, Maialen Berasategi eta Koldo Izagirre. Azpeitian, Dinamoa sormen gunearen baitan
Patxi Ezkiaga
Euskal Idazleen Elkarteko Zuzendaritza taldeak Patxi Ezkiagaren profila GUGAN BEUDE ataletik kentzea erabaki du. Modu sistematikoan eta urte luzetan inpunitate osoz sexu-abusuak egindako pertsona batek ez du ohorezko lekurik merezi aipatutako atalean; hain zuzen ere, ohoretzeko asmoz sortutako atala baita GUGAN BEUDE. Azken asteotan egin diren sexu-abusu salaketak eta irakurri eta entzun ditugun lekukotasunek ohorerako lekurik ez dute utzi. Hogeitaka lagunek EIEren bazkide zen Patxi Ezkiagaren aldetik sexu-abusuak pairatu zituztela aitortu zutenetik, Zuzendaritza batzordeko kideok bueltaka ibili dugu gaia, eta biktimei sinesgarritasun osoa aitortzen diegunez gero, uste dugu salaketa larrien aurrean gure ohoretza lekutik kentzea ezinbestekoa dela, berauei gure babes osoa emateko.
EIEko zuzendaritza batzordeko kideok ez ditugu erasotzaileak babestu nahi eta garrantzitsua iruditzen zaigu horrelako egoeren aurreran jarrera irmoa mantentzea.
Egoonaldiak idazleentzat
Jan Michalski Foundazioak (Suitza). Bi aste eta hiru hilabete bitarteko egonaldiak egin nahi dituzten idazleak eta itzultzaileak 2025ean hartzeko deialdia zabaldu du. Hautagaitzak 2024ko abuztuaren 26ra arte aurkez daitezke.
Informazioa hemen
Poesia eta Pentsamendua: Beñat Arruti, Iñaki Irazu, Aitor Kaltzakor
Hitzordua ekainaren 12an izango da, Donostiako Victoria Eugenia Clubean, 19:00etan. Balea argitaletxeko lagunak (Felipe Juaristi, Pello Otxoteko, Juanra Makuso eta Aritz Gorrotxategi) ibiltzen dira beti Poesia eta Pentsamendua izeneko jardunaldien antolakuntzan, eta aurten ere ez dute huts egin.
Gonbidapenak Donostia Kulturaren webgunean eska daitezke egunean bertan, hemen.
Abian da Joan Mari Torrealdai beka 2024
“Euskal kultura azterketa gaur” izango da gaia. Torrealdaik duela ia 50 urte hasitako liburugintzaren azterketa ikerketa bidea berrikusi, zabaldu eta gaur egunera aplikatu, hori da helburua. Usurbilgo Udalak eta Jakin Fundazioak elkarlanean sortu eta aurkeztu dute bekaren mamia.
Informazio zehatza
Literatura Unibertsala bilduma itzultzeko deialdia egin du EIZIEk
Aurtengo bigarren deialdia antolatu dute. Bi liburu hautatu dira itzultzeko: Fatima Mernissi-ren, Dreams of Tresspass eta Sheridan Le Fanu-ren, Carmilla
Laginak aurkezteko epea: 2024ko irailaren 10a.
Informazioa non:
Literatura egonaldiaren deialdia Nekatonean (Hendaia) eta Hugoenean (Pasaia)
Hamalaugarren urtez segidan, Euskal kultur erakundeak, CPIE Euskal Itsasbazterrak eta Euskal Idazleen Elkarteak, euskarazko literatura sorkuntza egonaldi bat proposatzen dute hilabete batez Abbadia Eremuko Nekatoenean. Horrez gain, bigarren hilabete bateko egonaldia eskainiko da Pasai Donibaneko Hugoenean. Egonaldi hau euskal egile guziei zuzendua da.
Hautagaitza aurkezteko epea: 2024ko uztailaren 4a.
Argazkia: Nick Morrison
Saturrarango presondegiko emakumeak gogoan
Etxaburu idazleak “Manttalingo alaba” (Pamiela) bere poesia lan berrian Saturrango presondegiko emakumeei eskaini die. Eta bertan egingo du, errezitaldia.
Hemen, Irakurrieran irratsaioan Mikel Ayllonek egindako elkarrizketa.
Daniel Landarti aitortza
Poesia mailu bat da
Gasteizko Azpimarra irakurle taldeak antolatuta. Besteak beste, Martin Bidaur, Uxue Apaolaza eta Joseba Sarrionanda izango ditugu gonbidatu. Itzulpen tailerra, poesia errezitaldia, kantaldia, erakusketa, liburu bilketa...
Galeusca jardunaldiak Palman
Palmako deklarazioa deitu dutenarekin hasiko da programa, horretarako deitu da prentsaurrekoa, hilaren 29an. Cesareo Sanchez Iglesias AELGko lehendakaria eta Sebastia Portell AELCko lehendakaria izango dira bertan, eta Joxemari Carrere izango da Euskal Idazleen Elkartearen ordezkaria. Gero, itzultzaileen arteko solasaldia izango da arratsaldean. Garazi Arrula, Maria Reimondez eta Lluisa Soaz izango dira hizlari, eta itzulpenak literatura minorizatuak nazioartekotzeko izan dezakeen garrantziaz arituko dira. 19:30ean errezitala emango dute Sebastia Alzamorak, Castillo Suarezek eta Marga do Val poetek, eta Clara Fiol Dolsek lagunduko ditu musikarekin.
Bilkuraren antolaketa AELCren esku egongo da eta euskal ordezkaritzarako Etxepare Euskal Institutuaren laguntza izan dugu.
Literaturiara begira
Asteburu honetan ospatuko dute Literaturia Zarautzen
Joseba Sarrionandia Idazle Galego Unibertsal
Santiago de Compostelan Premios Follas Novas do Libro Galego 2024 sari banaketaren baitan hartu du saria.
Loraldia Eskolak topaketa bat antolatu du hezkuntza ingurunean euskal kulturaren transmisioaz eztabaidatzeko
Euskarazko kultur transmisiorako giltzak irakaskuntza aratuan da topaketaren izenburua, maiatzaren 17ko goizean burutuko dena Euskararen Etxean. Loraldiaren gonbiteari jarraituz, EIEn bertan izango da Idazleak Ikastetxeetan ekimenaren ingurukoak partekatzeko. Hemen egitarua zehatza eta izena emateko bidea.
"Navarro Villoslada 2024" literatura sarian parte hartzeko oinarriak argitaratu ditu Nafarroako Gobernuak
Sari honek argitaratu gabeko literatura lanak sortzea eta argitaratzea bultzatzen du, gaztelaniazkoak zein euskarazkoak. 15.000 euroko saria jasoko du irabazleak.
Abian da Ernestina de Champourcin poesia lehiaketa
Saria eskuratu nahi dutenek poema-sorta argitaragabea aurkeztu beharko dute. 500 bertso izan behar dituzte gutxienez eta 700 gehienez.
Saria 2.000 eurokoa izango da. Lanak aurkezteko epea 2024ko uztailaren 10ean amaituko da. Deialdiaren xehetasun guztiak Arabako Foru Aldundiaren Egoitza elektronikoan daude eskuragarri.
Lehiaketa bat Liburuaren Eguna ospatzeko!
Literatura Unibertsala eta Urrezko Biblioteka bildumen gaineko lehiaketa bat prestatu du EIZIEk
"Etorkizuneko klasikoak" ikastaroa maiatzean
"Geroa hemen" ekimenaren baitan, ikastaroak eskeiniko ditu aurtegoan EIEk. Lehena, Maite Lopez las Herasek gidatuko du eta zabalik da izena emateko aukera.
Geure gelatik liburu azoka Azkoitian
Egitarau oparoa prestatu du Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak. Antolatzaileek, besteak beste, Jasone Osoro idazlea omenduko dute apirilaren 11n.
Apirilaren 8an amaituko da Ignacio Aldekoa bekan izena emateko epea
Euskaraz idatzitako ipuin bat eta bilduma baten proiektua aurkeztu beharko dira Arabako Foru Aldundian. Bekadunak 8.000 euroko saria izango du.
Prest da Sarako Idazleen Biltzarra
Liburu azoka egun osoz, eta horrekin batera, beste hainbat ekintza antolatu dituzte, guztiak ere euskal literatura ardatz. Hemen ikusgai egitarau osoa.
Etorkizuneko gorputzak mintzagai
Korrikan Txillardegi Liburutegiarekin
Txillardegi Liburutegia elkarteak eta zenbait idazlek Donostiako Antigua auzoko Txillardegi plazatik abiatuko den 2572 kilometroaren erosketarekin lagundu nahi izan dute euskara berreskuratzeko Euskal Herri osoan zehar egiten den herri-lasterketa eta, horrenbestez, hilaren 23ko arratsaldeko 8etan lekukoa eramateko elkartuko direla adierazi dute eta gonbitea zabaldu.
Abian da Espainiako Estatuko idazleen elkarteen Konferentzia
Euskaraz, asturieraz, katalanez, galegoz eta gaztelaniaz idazten duten autoreen ordezkaritzak bilduko dira martxoaren 16an, Sorian, Konferentzia eratzeko. Helburua da administrazio espainiarraren aurrean elkarteak koordinatu, eta talde egonkor bat osatzea. Sinatzaileen artean, Galeusca Federazioa osatzen dugun elkarteak gaude: Euskal Idazleen Elkartea, AELG eta AELC.
Goizalde Landabaso eta Xabier Zeberioren Tolesdurak emankizunaren estrenaldia Donostian
Donostia Kulturak antolatzen duen Poesialdia jaialdiari hasiera emango dio Tolesdurak, martxoaren 18a, astelehenarekin, Victoria Eugenia Club aretoan.
EnpresaBIDEA egunkari digitalean euskaraz idazten eskarmentua duen kazetari bila dabiltza
Lansarean iragarri dute eskaintza, hemen
Literatura plazara Oiartzunen
1545 argitaletxeko kideek antolatua, otsailaren 29an hasi eta martxoaren 3a bitartean, literatura ardatz duen ekimena egingo dute Oiartzunen. Besteak beste, Goiatz Labandibar, Karmele Mitxelena, Jon Martin, Oier Guillan, Uxue Alberdi eta Harkaitz Cano idazleen lana ezagutuko dugu haien ahotik.
Aldekoa Ipuin Literarioen Nazioarteko Jaialdiaren lehendabiziko edizioa
Aldekoa kultur etxeak antolatuta, martxoaren 13tik 16ra egingo da Gasteizen
Mariasun Landak jasoko du BBK Gutun Zuriaren Saria
Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdiaren irekieran jasoko du aitortza.
Abian da Literatura Geraldiak ekimena. Nafarroako herri ezberdinetan antolatutako 12 saiok ostatuko dute otsailaren 29tik apirilaren 26ra bitartean.
Abian da Literatura Geraldiak ekimena. Nafarroako herri ezberdinetan antolatutako 12 saiok ostatuko dute otsailaren 29tik apirilaren 26ra bitartean. Informazio zehatza, hemen
Eusko Jaurlaritzak eta BBVA Fundazioak euskarazko literatura sorkuntza sustatzeko “Xabier Lete Beka” aurkeztuko dute
70.000 euroko beka bat emango dute, literatura proiektuan urtebetez aritzeko aukera emateko.
Proiektuak aurkezteko epea 2024ko otsailaren 9an ireki eta 2024ko apirilaren 9an amaituko da. Bekadunak 12 hilabete izango ditu euskarazko nobela bat sortzeko
Hemen oinarriak eta informazio zehatza
BASQUEBOOKS: abian da literatura laginak itzultzeko dirulaguntzen deialdia
Etxepare Euskal Institutuak euskarazko literatura nazioartean zabaldu eta beste hizkuntzetara itzul dadin sustatzeko sortutako online tresna da.www.basquebooks.eus.
Atari horretan gure liburuen lagina ager dadin itzultzeko laguntzak ematen ditu Etxeparek eta argitaratu berri du aurtengoari dagokion araudia.
Informazio guztia, hemen
Nobela beltzaren astea, hilaren 22tik 28ra Baztanen
Hamargarrenez egingo da (H)ilbeltza ekimena. Hemen aurtengo egitaraua
Sormen egonaldiak egingo dituzten idazleak iragarri ditu Getariako Udalak
Oihane Zuberoa erronkariarrak, Iñigo Martinez gasteiztarrak eta Olatz Mitxelena oiartzuarrak egingo dute egonaldi bana Getariako Epotx, Saiaz eta Katu-kale ostatuetan.
ZIPRIZTINAK bideo-sortaren azkenekoan Irati Goikoetxea dugu protagonista
Noiz eta nola harrapatu zintuen irakurketak, Irati?
Gertatu bezalaxe kontatu digu idazle goierritarrak, Ipuin batean bezala.
Elorrio eta Elgeta arteko bidean gertatu, omen. Ikaslez betetako autobus batean.
Entzungai eta ikusgai
Literatura eragin ekimenaren bigarren geltokia: Beasain
Literatura Euskal Herrian barrena zabaltzeko helburuarekin, Euskal Idazleen Elkarteak Literatura eraginekimena sortu du. Asmoa bazkideengana ez ezik publiko zabalarengana ere iristea da eta bi ekitaldi mota eskaintzen ditu: kanpokoa, Rouge Eleaaire zirkoaren laguntzarekin, naturan kokatua eta hitzen akrobazian oinarritua; eta barnekoa: tokian tokiko bi idazleren solasaldi pausatua, inguruko musikari baten laguntzarekin.
Hegats aldizkariaren 59. zenbakiak Durangon hasi du ibilbidea Beste modu bat
Euskal Idazleen Elkarteak Hegats literatura aldizkaria argitaratzen du 1989 urteaz geroztik. Aurtengoak 59 zenbakia egingo du eta Garbine Ubeda idazlea aritu da editore lanetan. Elkarrizketak, erreportajeak, liburu gomendioak; laburbilduz, literaturaren beste bide batzuk 60 orrialdeetan jasoak. Ikus aurkezpeneko bideoa
Durangoko Azokan
Batetik, zer egiten dugun erakusteko eta idazle berriei kide izatera animatzeko. Bestetik, eta Azoka saltokia denez, Hegats aldizkariaren zenbaki berria aurkeztu nahi dugu, 59.a hain zuzen.
Ilustratzaileak eta idazleak elkarlanean sortzeko tailerra
BIKO-TEKA liburu grafikoetarako ilustrazio eta narraziogintza tailerrean izena emateko epea ireki du Galtzagorri elkarteak, eta abenduaren 1era arte zabalik egongo da. Parte hartzaileek liburu ilustratu bat nola pentsatu, idatzi, sekuentziatu, marraztu eta argitaratu daitekeen landuko dute Aitziber Alonso ilustratzailearen eta Harkaitz Cano idazlearen gidaritzapean.
Informazioa zehatza hemen
Ahots Planeta podcast-a: begirada feministatik irakurtzen
Denboraldi berrian, Leire Vargas eta Idoia Carramiñana gidariek gai baten inguruko elkarrizketak egin dituzte, literatura lagun, beti ere. Dagoeneko hiru atal entzungai:
Bakardadeaz Aitziber Garmendia, Disidentziaa Danele Sarriugarte eta Desiraz Ines Osinaga. Entzungai hemen
Jose Angel Irigaraik sari berezia jasoko du Irun Hiriko Kuta Sarietan
Irun Hiriko Kutxa Literatura sarien ekitaldian, sari berezia emango diote Jose Angel Irigarai idazleari, euskal liburugintzaren alde egin duen lana eta ibilbidea omentzeko.
Zipriztinak: Unai Elorriaga
Irakurtzearen onuraz galdetu diogu Unai Elorriaga, are gehiago, zer irakatsi dion literaturak. Zipriztinak bideoaren bitartez erantzun digu.
Ikus hemen
Pau Vadell Valbona Hugoeneako egoilarra, Ubera liburutegian
Egonaldiaren nondik norakoak ezagutzeko bilkura bat antolatu zuen Donibaneko Ubera Liburutegiak eta Paul Vadellek esker ona azaltzeko Cremen desordes liburuaren ale bat oparitu dio liburutegiari. Urriaren 18an egindako solasaldian Oihana Arana eta Itziar Ugarte euskal poetak ere bertan egon ziren, bi hizkuntzen arteko idazleen elkarrezagutza errazteko.
Ahots Planeta podcastaren zuzenekoa Bilbon
Ahots Planeta podcastaren hirugarren edizioa aurkeztuko du zuzenean Idoia Carramiñana podcastgileak, Albina Stardust drag artista ondoan duela.
Zabalik da "Hitzen Mintegia" literatur tailerrean izena emateko aukera
Iruñeko Udalarekin elkarlanean antolatu dugu 16 urtetik gorako euskaldunei zuzendutako mintegia.
Patxi Zubizarreta, Nerea Loiola eta Aritz Gorrotxategi irakasle lanetan.
Literatura eragin Arte Hartze zikloan
Aipatutako biak elkarrekin egingo dute estreinaldia, urriaren 8an: Zuhaitzekin Solasean izeneko ikuskizunarekin. Arte Hartze Zikloaren baitako lehenengo emanaldia izango da eta, aldi berean, Literatura Eragin ekimenaren abiapuntua.
IRAILEKOAK poesia-jaialdia, Lekeition
Euskal poeten lana gizarteratzeko helburuarekin antolatu du Euskaltzaindiak jaialdia. Irailekoak izenburuarekin irailaren 30eko asteburua beteko duen egitarua osatu dute, denak doakoak eta irekiak.
KEA ikuskizuna, literatura ondarea gaur egunera ekarria
Euskararen Etxeak eta Euskal Idazleen Elkarteak KEA ikuskizuna osatu dugu, eta lehen emanaldia urriaren 5ean aurkeztuko da Euskararen Etxean, 19:30etik aurrera; ikuskizunak bertsoa eta antzezpena batzen ditu; Ondarearen Europako Jardunaldien XXIII. Kanpainaren baitan egingo da.
Patxi Zubizarretak irabazi du Espainiako Haur eta Gazte Literatura saria
2022an argitaratutako Zerria (Erein) liburuagatik eman diote saria. Epaimahaiaren hitzetan kalitate bikaina du Zubizarretaren lanak. Bere fintasun eta idazkera dotorearekin, zaurian edertasuna aurkitzea lortzen du eta horrela, gazteentzako literatura harribitxi bihurtzen.
Aukera berriak idazketan trebatu nahi duenarentzat
Idazketa sustatzea EIEren helburuetako bat da eta horretarako hainbat erakunderekin ari gara lanean ikastaro eta tailerrak osatzeko, han eta hemen. Laster abiatuko dira hiru proposamen zehatz: Bilbon, Donezteben eta Iruñean. Guztiak ere aukera bikainak idazten ikasteko, idatziz gozatzeko eta idatzitakoa partekatzeko. Hona hemen, banan-banan, deskribapen laburra:
GEROA HEMEN hitzaldi sortaren azkena
Eztabaida eta hausnarketa bultzatu nahian abiatu genuen urtarrilean Geroa hemen hitzaldi sorta. Urtarrilean zentsuraz aritu ginen; maiatzean berriz, adimen artifiziala aztertu genuen; irailean amets egin genuen; eta, orain, bukaera emateko intimitatea izango dugu mintzagai.
Miren Agur Meabek, Xabier Gantzarainek eta Goizalde Landabasok jarriko diote amaiera solas-zikloari.
Poesia eguna Oiartzunen: poetak bidegorrian barrena eta Frankestein agurgarria udal aretoan
Irailaren 9an, herriko eta kanpoko poeten lanak entzungo dira Oiartzungo Arte Egunak egitarauaren baitan.
ETXE BAT IRAILEKO LEHENENGO ASTELEHEN SARGORIRAKO
Iraileko lehenengo astelehena da, arratsaldeko 18:30ak. Sargori dago kalean. Uda nahasiaren ondoren hondartzan egoteko egun ona izan liteke edo asteko erosketa egin, etxera joan eta astearteko bazkaria prestatzekoa.
Zabalik da Augustin Zubikarai eleberri bekara egitasmoak aurkezteko epea
Ondarroako Udalak adierazi du urriaren 13a izango da lanak aurkezteko epemuga. Irabazleak urtebete izango du eleberria idazteko eta Elkar argitaletxeak argitaratuko du ondotik.
Literatura ondarea ezagutuz
Testu zaharretan murgildu gara ezagutzea merezi duten idatziak eta autoreak ezagutzeko eta horiek argitalpenak egin ditugu eta bideo aurkezpenak egin.
Poesiarekin hasten dugu ikasturtea urtero, eta aurtengoan ere badator errezitaldia
Donostia Kulturarekin batera antolatzen ditugu eta Victoria Eugenia Club aretoan iluntzeko 19:00etan eta doakoa.
Irailaren 4an, Etxe bat (Yolanda Arrieta Malaxetxebarria eta Peru Galbete)
Gonbidapenak irailaren 1eko goizeko 11:30etik aurrera eskuragai izango dira webgune honetan, baita Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan ere.
Iosune de Goñik Nekatoenea eta Hugoenean literatura sorkuntza egonaldia egingo du
Iosune Hendaiako Nekatoenea etxean egongo da 2023ko urriaren 9tik azaroaren 2ra, eta Pasaiako Hugoenean azaroaren 7tik 30era.
Mikel Ayllon Hugoenekoa egoiliar
Udazkenean estrenatuko den antzezlan bat prestatzeko Pasai Donibaneko idazlearen etxea aukeratu du Mikel Ayllon kide Laudiotarrak lantoki gisa.
Literaturarekin bakarrik ikasten dena
Meettok Fundazioak literaturaren aldeko Manifestua aurkeztu du jendaurrean, hona testua:
Castillo Suárez euskaltzain oso berriak sarrera hitzaldia irakurriko du, Altsasun, jaioterrian
Maitasunaren botanika izeneko poesia garaikidearen antologia pertsonala irakurriko du, bere bizitzan eragina izan duten poema liburuen berri emanez. Miren Agur Meabe euskaltzain osoak erantzungo dio Zazpi gutun maitasunaren botanikari izeneko hitzaldiarekin. Hori guztia, uztailaren 1ean, eguardiko 12etan Altsasuko Iortia kulturgunean.
Egitaraua eta azalpenak hemen
(Argazkia: Euskaltzaindia)
Hatsaren Ilunabar literarioaren kronika
(...)Hatsa izan zen hizpide, itsasoa ari zen jo eta jo, western bateko bakeroa paseatu zen gure artean...
Jarrai irakurtzen Juan Luis Eizmendi Lasartearrak idatzitako kronika
Ilunabar literarioa
Lasarte-Oriako Ttakun elkartean HATSAREN POESIA arrazoi eta idazle eskolakoek antolaturik, errezitaldia 19:00etan
Annie Ernaux Mariasun Landaren eskutik
Annie Ernaux 2022ko Literatura Nobel Saridunaren liburu batzuk euskaraz irakur daitezke, eta, hain zuzen, lan horiei buruz mintzatuko da Mariasun Landa.
Ekainaren 20an, Donostiako San Jeronimo aretoan. Donostia Kulturaren webean xehetasunak.
Eta orain gu goaz! liburua argitaratu dute Oñatin
Joxemari Iturralde aritu da hiru urtez idazketa tailerra ematen Oñatiko liburutegiak antolatua. Bada, bertan ikasle aritu direnak liburu bat argitaratzeko erronkari eutsi Eta orain gu goaz! lana argitaratu dute. Herrian plazaratu eta dagoeneko salgai jarri dute, hemen aurkezpen egunean Goiena telebistak jasotako irudi eta hitzak.
25 urte euskaraz irakurtzeko zaletasuna sustatzen JUUL egitasmoaren bidez
Nafarroako Ikastolen Elkarteak urtero hauteskunde literarioak antolatzen ditu eta bozketa bidez, haur eta gazteek gehien maite dituzten liburuak hautatzen dituzte. Kanpaina amaitzeko sari banaketa bat antolatzen du idazle eta ilustratzaile bozkatuenekin. Aurtengoa ekainaren 7an ospatu zen, Etxarri Aranazen. Sarituak izan diren idazle eta ilustratzaileak bertan egon ziren haur eta gazte irakurleekin bat eginez.
Miren Agur Meaberen Kristalezko begi bat irakurriko dute aurtengoan
Euskara ikasleei aitortza egin eta euskal literatura herritarren artean zabaltzea dute helburu antolatzaileek. Horregatik, Bilbo Zaharra euskaltegiak irakurketa urtero Arriagan eta beti, ikasturtearen amaieran antolatzen du.
Ana Galarragaren Zipriztina
Bideo-sortaren azken atalean Ana Galarragaren "Bazen behin nerabe bat" izeneko pieza jarri dugu ikusgai
Hemen da Ziburuko Euskal Liburu eta Diska Azoka
Laugarrenez Baltsan Elkarteak eta Argia hedabideak Euskal Liburu eta Disko Azoka antolatu dute ekainaren 3an, larunbatarekin.
Liburu azoka egingo dute Iruñean
Hirugarrenez hogeita hamar postu baino gehiago irekiko dituzte hamazazpi liburu dendek; liburu aurkezpenak, tailerrrak eta ekitaldi ugari ere izango dira. Ekitaldi guztiak Maiatzaren 26tik hasi eta ekainaren 4ra izango dira Gazteluko plazan.
Anjel Lertxundiren obra Udako Ikastaroen jomugan
Ekainaren 29an eta 30ean hamalau aditu eta hizlari bilduko dira Donostiako Miramar Jauregian. Ponentziek Lertxundiren obraren alderdi askotarikoak jorratuko dituzte (nobela, saiakera, haur eta gazte literatura, zinemagintza, etab.), gaur egun indarrean dauden ikerketa ikuspegiak hartuta oinarritzat: genero ikasketak, gatazkaren azterketa, ikasketa kulturalak, ahozkotasuna eta abar.
Joan Mari Irigoien hil da
Idazle handia eta pertsona hobea joan zaigu. Euskal letrak doluan ditugu. Gugan bego bera, gugan beude bere lanak.
GEROA, HEMEN: Inteligentziaren artifizioak
Urtaro bakoitzeko solas bat antolatu dugu, hiru idazle elkartu eta, patxadaz, gai jakin batzuetaz aritzeko.
Literatura sorkuntza egonaldirako 2023ko deialdia
Hamahirugarren urtez segidan, Euskal kultur erakundeak, CPIE Euskal Itsasbazterrak eta Euskal Idazleen Elkarteak euskarazko literatura sorkuntza egonaldi bat proposatzen dute hilabete batez Abbadia Eremuko Nekatoenea baserrian. Horrez gain, bigarren hilabeteko egonaldia eskaintzen da Pasai Donibaneko Hugoenea etxean. Egonaldi hau euskal egile guziei zuzendua da.
Hautagaitza aurkezteko epea: ekainaren 10a.
Kirmen Uribek jasoko du 2023ko Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa saria
Sariaren epaimahaia Eusko Ikaskuntzaren eremu geografikoko zazpi unibertsitateetako eta Musikeneko ordezkariek osatu dute, Eusko Ikaskuntza eta LABORAL Kutxako ordezkariekin batera, eta Kirmen Uribe aukeratu dute irabazle 2023an.
Sariari buruzko informazio zehatza Eusko Ikaskuntzaren webean argitaratua dute
Haurrei zuzendutako antzerki-testuen XXXII. lehiaketarako deia egin dute Iruñeko Udalak eta Nafarroako Antzerki Eskolak
Interesunak ekainaren 30a izango da lana aurkezteko epemuga. Ikus oinarriak hemen
Azken etxea, aurtengo 111 Akademia kideen libururik gogokoena
Arantxa Urretabizkaiak jasoko du 111Akademiaren Saria ekainean, horrela erabaki baitu bozketa bidez ekimenaren bazkideek, alegia, irakurleek.
Informazioa gehiago, hemen
Euskaltzaindiak euskaltzain oso izendatu zuen Miren Agur Meabe idazle lekeitiarra, eta larunbat honetan, apirilak 22an, sarrera-hitzaldia irakurriko du Lekeition
Itsaso bete mezu sarrera-hitzaldia irakurriko du eta Castillo Suarez poetak emango dio erantzuna. Euskaltzaindiaren weben ikus daiteke egun horretako egitarau zehatza
"Egile berriendako literatur lehiketaren" irabazleen lanak irakurtzeko aukera
Iruñeko Udalak antolatzen duen egile berriendako euskarazko XXXII. Literatur lehiaketak baditu irabazleak eta horiek guztiak bilduz argitalpena osatu dute.
2023ko HATSAren POESIA liburuaren aurkezpena eta elkarretaratzea APIRILAREN 16an!
Aurtengoan 25.urteurrena ospatzeko Senperen biltzeko deia egin dute, erabat irekia den ekitaldira eta besteak beste, 2023ko olerki liburua aurkeztuko da
Sarako Idazleen Biltzarra
Sarako Idazleen biltzarrak 40garren edizioa du aurtengoa. Apirilaren 10ean eta 11an ehundik gora idazle, hemeretzi argitaletxe eta hamazazpi elkarte bilduko dira Sarako kiroldegian. Asteartearekin liburugintzako profesionalen eguna antolatzen du berriz ere Biltzarrak; aurten Euskal Literatura Klasikoa izango da aztergaia.
Day of European Authors
Gaur, martxoaren 27an, "Day of European Authors" egitasmoa ospatuko dugu EWCrekin batera.
EKE-Elkar literatura beka: 2023ko deialdia abian da
6000 euroko beka hori euskaraz sortzen duten Ipar Euskal Herriko autoreei zuzendua da, adin mugarik gabe. 2023ko deialdiarentzat hautatu literatura generoa nerabeentzako narrazioa da. Hautagaitzak aurkezteko epea: 2023ko ekainaren 30a.
Liburuez eta literaturaz euskaraz aritzeko gune dijitala sortu du Abaraska elkarteak: paperjale.eus
Euskal sare sozial bat da eta hainbat aukera ematen ditu: irakurri dituzun liburuak erregistratu, puntuatu, kritikak eta iruzkinak egin... Hemen izena emateko bidea
Miren Agur Meaberen Kristalezko begi bat, egungo literaturaren ikur
Bilbo Zaharra Forumeko jardunaldiak “Euskal kulturaren ajeak eta literatura” foroa antolatzen ditu urtero. Euskal idazleak izaten gara protagonista, eta aurtengoan Miren Agur Meabe kidea izango dute ardatz. Martxoaren 14, 15 eta 16an, izango dir, guztiak Euskaltzaindiaren egoitzan.
Informazio zehatzagoa hemen
Baionako bestetako literatura lehiaketan parte hartzeko deia egin dute, lehen aldiz, euskaraz ere
Le basque et la plume elkarteak antolatua, Baionako festak dira lehiaketaren funtsa eta idazgai horri eutsi behar dio idazleak. Egiazko bizipena ala asmatua, libre da ikuspegia, baita literatura generoa ere. 2023ko apirilaren 29a izango da eskuidatziak helarazteko azken eguna. Hemen oinarriak
Zabalik da "Iruña Hiria Nazioarteko poesia saria"
3.000 euro eta argitaratzeko aukera, horiek sariak Iruñeko Udalak antolatzen duen lehiaketa horretan. Euskaraz idatziak eta argitaratu gabeak izatea da eskatzen dena. Gaia eta forma libreak izanen dira, eta luzera, 400 eta 800 bertsoren artekoa. Aurkezpen epea apirilaren 30ean amaituko da.
Joseba Esparza Gorraizek irabazi du "Nafar Ateneo" V Nazioarteko Poesia Sariketa
Ateneo Navarro-Nafar Ateneok 2023ko ilbeltzean deitutako "Nafar Ateneo" V Nazioarteko Poesia Sariketara 20 idazlan aurkeztu dira. Edizio honetan aintzat eduki beharreko hitza ‘SORIONEKU’ zen eta Zorionekuak gu izeneko lanari esleitu zaio saria, Joseba Esparza Gorraizek aurkeztutakoa.
Abian da GEROA HEMEN
Urtaro bakoitzeko solas bat antolatu dugu hiru idazle elkartu eta, patxadaz, gai jakin batzuetaz aritzeko. GEROA HEMEN izenburua jarri diogu ekimenari eta BBKkuna aretoan egingo ditugu lau saioak, Bilbon.
Juseff Eguiateguy idazle zuberotarraren Aberatztarzun gussién guils bakhoitza (1782) jatorrizko eskuizkribuaren edizioa plazaratu berri dute Egan-en
Txomin Peillen idazle eta euskaltzain zenari eskaini diote ale berezi honen argitaratzaileek, Manuel Padilla-Moyano ediziogileak eta Koro Segurola Azkonobieta edizioaren sarreragile eta aldizkariaren zuzendariak.
GEROA HEMEN, solas sorta
Geroa zer? Geroa Zer? Geroa zer?
Otsailaren 21ean, asteartean, 19:00etan, Kunako Ganbara espazioan
Zure lana sare sozialetan sustatu nahi baduzu, ikasi nola egin baliabide guztiak erabiliz (bazkideentzako ikastaroa)
Sei orduko ikastaroa antolatu dugu, otsailaren 2an eta 3an.
Erbestez erbeste bertso saioa Bermeon
Erbestez erbeste izenburuarekin argitaratutako liburuxka aurkezteko bertso-saio literarioa antolatu genuen azaroan, Bilbon.
Oraingoan Bermeon izan gara.
Kultura sorkuntza 2023 dirulaguntzen deialdia argitaratu da EHAAn
Eusko jaurlaritzak antolatzen ditu bekak, eta literaturari dagokionez bi modalitate izango dira. Bata, euskaraz idatzitako Ipuinak eta eleberri motzak eta bestea, gazte literaturak beteko du.
Joxan Ormazabal gogoan, Esker oneko jardunaldiak antolatu ditu Iurretako liburutegiak
Antolatzaileek azalpen liburuxka bat eta otsaila bitarteko egitaraua osatu dute, besteak beste, haren lana gogora ekarri eta ezagutarazteko. Iurretan, 2017 geroztik esker oneko jardunaldiak antolatzen dituzte eta aurtengoan Joxan Ormazabal kidea hautatu dute.
Hemen egitarau zehatza
Jon Miranderen argitaratu gabeko testuak irakurgai jarri ditu Deabruaren Eskolak
Zehazki 13 testu dira, tartean, artikuluak, poemak eta gutunak.
“Nafar Ateneo” nazioarteko poesia saria V.edizioa
Urtarrilaren 1ean zabaldu zen deialdia eta urtarrilaren 31ean amaituko da lanak aurkezteko epea. Edizio honetarako aurkeztutako poemarioen gaia 'Sorioneku' hitza da (bere esanahi edo interpretazioaren zentzu zabalenean)
Loraldia festibalak sormen digitala beka deialdia zabaldu du
Bekaren bidez sorkuntza lan bat osatu eta sorkuntzaren emaitza 2024ko Loraldia festibalaren egitarauaren barruan aurkezteko aukera izango dute garaileek. Urtebeteko epea izango du proposamena garatzeko eta 10.000 euroko laguntza jasoko du. Ekinaldiaren proposamen artistikoa ahalik eta zehatzen deskribatzen duen dokumentu bat aurkeztu behar da, eta aurkeztuko denak jatorrizko sormen lana izan behar du. 2023ko otsailaren 4an amaituko da proposamenak aurkezteko epea
2022an egindako batzuk
Bagaude, bagara. 2022an egindako zenbait egitasmo bildu nahi izan ditugu bideo batean.
Egin dugunaren berri emateko eta egingo dugunari bidea irekitzeko: bagaude, bagara. Izan gaitezen!
Zertarako bidaiatzen dugu? Gazteentzako eztabaida saioa antolatu dugu
Oihane Garmendia idazle eta filosofia irakasleak gidatuko du solasaldia, egun horretarako sortutako materiala erabiliz. Hugoenean egindako literatura egonaldiaren ondorio da eta lehen aldiz, elkarbanatuko du gazteen artean.
'Zipriztinak' bideo-sortak Iosune de Goñi poetaren hitzak hartu ditu oraingoan
'Mamuen ahotsak' izenburuarekin poeta gaztearen nondik norakoak ezagutuko ditugu.
Ikusteko, gozatzeko eta partekatzeko sortu ditugu, eta batez ere idazleon lana ezagutarazteko.
Ikus bideoak, hemen
Txomin Peillen hil da, 90 urte zituela
Urte hasieran, MA Elustondok elkarrizketa egin zion eta haren hitzak ekarri nahi ditugu gogora. Gugan bego.
«Idaztea utziko dudanean, hilko naiz»
Idazleak Ikastetxeetan 30 urte, izandakoaz eta datorrenaz ariko gara Durangoko Azokan
30 urte joan diren honetan ospatuz eta hausnartuz amaitu nahi dugu urtea. Horretaz eta besteetaz ariko gara Durango Azokan.
Anjelen jaioterriak Lertxundiren literatur ibilbideari egindako aitortza
Atzo, azaroak 24, Orioko kultur etxean, herriak omenaldi beroa egin zion Anjel Lertxundi Esnali. Guztiz betetako aretoan, arratsean, ekitaldi hunkigarria atondu zuen Andurentzat Karkara aldizkariak, Udalaren laguntzarekin.
Ahots planeta, bigarren denboraldia
Ahots planetaren bigarren denboraldia estreina berri dugu, Leire Vargas lurtarra heldu da eta Idoia Carramiñana zorupekonautarekin batera planetaren lorategira bisitatzera joan dira.
Abian da Erbestez erbeste ekimena
Azaroaren 22an, Bilboko Kuna espazioan aurkeztu genuen bertso-saio literario baten bidez. Miren Amuriza eta Uxue Alberdi aritu ziren bertsotan eta Goizalde Landabaso gai-jartzaile lanetan.
Montse Homs idazlea izango da azaroan Hugoeneako egoiliarra
2022an Faules Poétiques argitaratu du, Kalandraka etxearekin eta hari horri jarraituz, poema liburu bat ari da prestatzen eta hori lantzeko eskatu du egonaldia Hugoenean.
Hegats aldizkariaren 58 zenbakia argitaratu dugu
30 urtez eskolaz eskola ibili eta gero, ospakizun eta hausnarketan gabiltza. Eta, idazleekin batera, baita ikasle-irakasleak ere. Horrexegatik da Idazleak ikastetxeetan programa Hegats 58. aldizkariaren gai nagusia. Ikus bideoa
Enkarni Genua kideak jasoko du Manuel Lekuona saria
Eusko Ikaskuntzak 1983an sortu zuen Manuel Lekuona saria, euskal kulturaren alde egindako lanagatik nabarmendu diren pertsona ospetsuen obra osoa aintzatesteko. "Txontxongiloen bidez, Enkarni Genuak euskal mitologiaren kondairak biziberritu eta gizarteratu ditu, ahozko transmisioaren bidez haurrenganaino helduz, euren iruditeria aberastuz eta euskal ahozko tradizioa balioan jarriz", nabarmendu dute Eusko Ikaskuntzako ordezkariek.
Sormene jaialdiaren egitaraua eman dute ezagutzera. Aurtengoan amatasuna, sorkuntza eta euskara izango dira ardatzak
Gotzon Barandiaran kidea da jaialdiaren zuzendari artistikoa eta haren helburu nagusia euskal kulturaren transmisioan eragitea da. Horretarako, kulturgintzan pil-pilean dabiltzan gaiak azalerazi eta egitarau erakargarria osatzen du, Galdakaoko beste eragileen elkarlanean. Hiru egunetako egitaraua zehatza eta xehetasunak www.sormene.eus webgunean ikus daitezke.
Heptamerona bigarren eguna antolatu dute
Heptameron obraren itzulpenaren egitasmoarekin martxan; aurten, eta iaz bezala, atal horren irakurraldia antolatu dute eta parte hartzera gonbidatu.
Zipriztinak bideo sortaren seigarrena argitaratu dugu
Idazleok zer garen azaltzeko beste modu bat izan nahi du bideo bildumak. Oraingoan irakurketaz galdetu dugu eta hara nondik heldu zaigun MIRRIren erantzuna. Ikusteko eta partekatzeko sortua, ahalik eta gehien zabaltzea da helburua.
Jabetza Intelektualari buruzko 20 orduko doako ikastaroa antolatu du UHUNek
2022ko Euskadi Literatura sarien lehen hiru irabazleak iragarri dituzte
2022ko Euskadi Literatura sarien lehen hiru irabazleak iragarri dituzte. Euskarazko Literatura atalean Bihurguneko nasa (Uxue Apaolaza Larrea), Euskarazko Haur eta Gazte Literatura atalean Barruko hotsak (Leire Bilbao Barruetabeña) eta Literatur Lanaren Ilustrazioaren sailean Irrimola (Maite Mutuberria Larrayoz) dira lan saridunak.
2022ko Euskadi Literatura sarien lehen hiru irabazleak iragarri dituzte. Euskarazko Literatura atalean Bihurguneko nasa (Uxue Apaolaza Larrea), Euskarazko Haur eta Gazte Literatura a
2022ko Euskadi Literatura sarien lehen hiru irabazleak iragarri dituzte. Euskarazko Literatura atalean Bihurguneko nasa (Uxue Apaolaza Larrea), Euskarazko Haur eta Gazte Literatura atalean Barruko hotsak (Leire Bilbao Barruetabeña) eta Literatur Lanaren Ilustrazioaren sailean Irrimola (Maite Mutuberria Larrayoz) dira lan saridunak.
Abian da Idazleak Ikastetxeetan 2022/2023
Liburu bat irakurri ondoren, autorea eskolara joan eta solasaldi bat izaten du ikasleekin. Hori da funtsean EIEren eskaintza: idazleak ikasleekin izaten duen aurrez aurrekoa.
EAEko ikastetxeen izena ematea urriaren 21ean amaituko da
«Diskurtso mailan oso antzekoa da PPk eta PSOEk esaten dutena, eta
Pruden Gartziaren saiakera liburua dugu eskuartean: ‘Nazionalismoa eta kultura: entseguak eta iruzkinak Euskal Herriaren alde’ (UEU, 2020). Hamabost testu edo artikulu ditugu, lau ataletan banaturik emanak --Nazionalismo espainola, ETA, Euskal intelektualak eta Euskararen salbamendua’--, kultura eta batzuen abertzaletasuna eta bestetzuen nazionalismoa ardatz harturik, pentsamenduaren eta gogoetaren bidean. Ororen buru, oraingo egunean indarrean diren diskurtsoak ulertzeko gakoak ematen dituen lana, urteen indarrez umotua.
Irakurrieran irratsaiorako esatari berria: Mikel Ayllon
Udako etena ostean, berriro hasiko da Irakurrieran irratsaioa: urriaren 8an entzungo dugu lehen atala.
Sorpresa bat ekarri digu udazkenak, izan ere, Mikel Ayllonek beregain hartu du irratsaioa, zenbait berrikuntza egin dizkio programari eta hura izango da esatari berria.
Koldo Zubeldia zaldibitar kidea hil da, 66 urte zituela
Hark idatzitako poema baten hasiera ekarri nahi ditugu gogora:
Erritmo bera du errekak eta bizitzak
ene baitan barrundiatzen dudan bezala
(...)
Castillo Suárez bazkide altsasuarra euskaltzain oso izendatu du Euskaltzaindiak
Nafarroako Parlamentuan egin den Osoko bilkuran izan da izendapena. Xehetasunak
Euskal Idazleen Piknik-eguna I antolatu dugu!
Zenbat gara, non gaude, zerk batzen gaitu, nortzuk dira bazkide berriak? Hauek dira maiz baino gehiagotan geure buruarekin izaten ditugun zalantzak. Elkarte bat gara, lar atomizaturik askotan, eta zuzendaritza berria dagoela probesturik, aurreko zuzendaritzatik egiteke geratu zaizkigun zenbait erronkari eustea erabaki dugu. Bat, PIKNIK bat da. Bai, jan-edana maite duen herria gara, jan-edanak batu gaitu askotan, eta jan-edana aprobetxatu nahi dugu elkar ezagutzeko.
Aukeratu dugu data: 2022ko URRIAREN 9, igandea. 14:00.
Aukeratu dugu tokia: Urbasa eta Lizarra artean (Ameskoan) dagoen Artaza kanping-a.
Hilabeteko sormen-egonaldia egingo du Oihane Garmendiak Pasaiako Hugoenean
Euskal kultur erakundearen, CPIE Euskal Itsasbazterraren, Elkano Fundazioaren eta EIEkren elkarlanari esker Nekatoeneako sormen-bekari beste ibilbide bat emango diogu aurtengoan; Hendaian egiten denari Pasaiakoa gehituz.
Oiartzungo Arte Egunak ekimenaren baitan Poesia Eguna antolatu dute irailaren 10erako
Bidegorriko hiru gunetan hiru errezitaldi, “Gaizkileak” gaia ardatz hartuta (Hernaniko Kale Literatura ekimenaren lankidetzarekin). Lehenengo bi guneetan herriko literaturzale eta idazleek irakurriko dituzte testuak. Hirugarren gunean aurten poesia liburuak argitaratu dituzten Euskal Herriko poetek beren testuak irakurriko dituzte.
Donostiako Poesia orduetan Castillo Suarez eta Joseba Sarrionandia oholtzan
Donostiako Poesia orduetan Castillo Suarez eta Joseba Sarrionandia oholtzan
Komikigintzan Nazioarteko egoitza
Komikigintzan nazioarteko egoitza eskatzeko epea zabalik dago.
Euskara eta euskal kulturako irakurlea hautatzeko deialdia: UCSB (2022) (Eskaerak egiteko epea zabalduta abuztuaren 5a arte)
Euskara eta Euskal Kultura irakasteko irakurle berria hautatzeko deialdi publikoa zabaldu du Etxepare Euskal Institutuak.
Zoe Bray artistak eginen du Nekatoeneako 2022ko egonaldia
Haurrentzako liburu ilustratu bat sortzera etorriko da Zoe Bray Hendaiako Nekatoenea etxeko egonaldira, 2022ko udazkenean.
BERRIAren lehiaketa: bidaia eta mendi kronikak
Irakurleen bidaiekin gozatzeko asmoz egindako lehiaketa da:
Jaso idatziz zure esperientzia bat, gehitu argazkiak, eta bidali BERRIAren lehiaketara!
LiteratUDA Euskal Irratiko Faktoria saioaren atal berrian liburu gomendioak
Uztailaren 13an hasi eta astero irakurketa gomendioak egingo ditu Garazi Albizua kideak.
Katixa Dolhare-Zaldunbide kidea izendatu dute Euskal Kultur Erakundeko lehendakari
Katixa Dolhare-Zaldunbide izendatu dute Euskal Kultur Erakundeko lehendakari. 1982an sortua, literaturan agregatua eta doktorea, bere ibilbidea literaturari lotua izan du betidanik. Egun irakasle gisa lan egiten du bigarren hezkuntzan eta unibertsitatean. EIEko kide da 2014 urteaz geroztik.
LITERATURZALE FEMINISTEN TOPAKETAK antolatu ditu Sareinak taldeak Gasteizko Emakumeen Etxearen laguntzarekin
Bi urtez euskal literaturako eragile feministekin sarean elkarrizketan egon osteko emaitza omen da, antolatzaileen hitzetan. 2022ko uztailaren 1ean eta 2an Gasteizko Emakumeen Etxean egingo dira.
Aste honetan, 100 urte beteko dira Juan San Martin jaio zela
Euskarak eta euskal kulturak zer behar huraxe bilatzen eta ematen saiatu zen idazle, euskaltzain, eragile, espeleologo, arkeologo, etnografo, mendizale eta argazkilari saiatu, erne eta nekaezina. Juan San Martin, euskal kulturaren noranahikoa erreportaje idatzi du Juan Luis Zabalak San Martinen omenez eta batez ere, haren ekarpena ezagutarazteko asmoz.
JM Torrealdai ikerketa beka sortu dute, "Euskara eta kultura gaurko eta biharko gizartean" gaia aztertzeko
Torrealdaik bere obran zehar kultura garaikidearen inguruan egin izan zuen gogoetaren izpiritua abiapuntu, egungo gizartearen ezagutza sustatu nahi dute, etorkizuneko ekinbideak ezarri ahal izateko. Jakinek eta Usurbilgo Udalak jarri dute abian eta argitara eman dituzte bekaren oinarriak, hemen dira irakurgai
Euskarazko kulturgintzaren transmisioaren gaia lehen lerrora ekarri dugu gaurkoan, beste eragileekin batera, Donostian egindako agerraldian
EAENn egin nahi den Hezkuntza lege berriak euskarazko kulturgintzaren transmisioa bermatu behar du hezkuntza eraldatzailea lortu nahi badugu, eta, hori hala izan dadin, garrantzi handia du legeak modu esplizituan jasotzea behar hori.
Udako irakurketa geltokiak
Saiakeratik, fikziora; gazte izandako garaiatatik, antzerkira.
Bidaiatu hitz batetik bestera, istorio batetik bestera; edonon eta edonoiz: gozatu eukal literatura.
Hona euskaraz maiatza eta ekaina artean argitaratutako zenbait liburu:
Eider Rodriguezek irabazi du 2021eko 111 Akademiaren Saria
Ekainaren 15ean emango jasoko du Eider Rodriguezek 2021eko 111 Akademiaren Saria
111 AKADEMIAREN SARIA 2021
Idazle saritua:Eider Rodriguez
Eguna:ekainak 15 (asteazkena)
Ordua:19:00 Tokia:Amasako Hika txakolindegia
Kulturaren sustapenerako eta banaketarako dirulaguntzak: literatura (2022)
Argitaratu dituzte "Kulturaren sustapenerako eta banaketarako dirulaguntzen deialdia www.euskadi.eus-en.
The European Writers’ Council (EWC)-ek urteko batzar nagusia egingo du gaur hasi eta igandera bitartean
Aurten Madrilen bilduko dira, Círculo de Bellas Artes aretoan. Hemen eskuragarri egitarau zehatza eta erakunde horren weba zertan diren azaltzen duena.
Julene Azpeitia: biografia eta obra
"Askatasun eguzkia baino beharrago" du izenburu nagusi Xabier Altzibar irakasleak argitara eman duen saiakera luzea. Julene Azpeitia idazle zumaiarraren bizitza eta obrari buruzkoa da.
Ramón Saizarbitoriaren "Martutene"
Klasikoen Irakurraldi Etenik Gabea 2022: Ramón Saizarbitoriaren "Martutene" irakurtzen ari dira.
Urrezko gordailua, urrezko emakume-ahotsetarako
Tak-tak-tak! Irekitzen diren konporten soinua. Hauts-laino artean, heldu berriak kaskoa kendu eta ingurura begira hasten dira. Garazi eta biok, haiei so, irrikaz, urduri aurkitutako mundua erakusteko. Haiek gure gaurko gonbidatuak dira, Leire Bilbao eta Bego Montorio. Ongietorri Ahots Planetara!
Orri zabal etorri zaigu udaberria
Buru-belarri aritu dira idazleak eta 20 libur baino gehiago zabaldu dira amaitzear dagoen hilean. Poesia, ipuinak, eleberri, gogoeta, komikia...horiek guztiak eta gehiago.
Ahots Planeta podcast feministaren zuzeneko saioa maiatzaren 27an
Sorkuntza poetikotik itzulpengintzara izenburupean Leire Bilbao eta Bego Montorio gonbidatu ditugu Garazi Albizuaren eta Idoia Carramiñanaren eskutik gaia jorratzeko. Bilbon izango da, maiatzaren 27an, Euskararen etxean. Bertaratu ezin duenarentzat Twitter Space erabiliko dugu esaten direnak non-nahitik entzuteko.
Nekatoeneko literatura sorkuntza egonaldirako 2022ko deialdia
Euskal kultur erakundeak, CPIE Euskal Itsasbazterrak eta Euskal Idazleen Elkarteak, gure baliabideak eta gaitasunak bateratzen ditugu aurten ere euskal idazle egonaldiaren antolatzeko Hendaian, Abbadia Eremuko Nekatoenean.
Maiatzean hasiko da: ZUTABEAK ETA ARTIKULUAK IDAZTEKO IKASTAROA Pako Aristiren eskutik
Zutabe edo artikulu mota asko dago, zutabe klasikoak, iritzi artikuluak, intimistak, kostunbristak, literarioak, amaieran ezustekoa dutenak, ibai tematikoak… Guztien oinarrian bi baldintza daude: ideiak egoki formulatzea, eta euskara txukun erabiltzea. Alegia, testuaren egitura, batetik, eta esaldien eraikuntza bestetik, idazten dugun horretaz kontziente izatea ere funtsezkoa da. Gauza hauetaz guztietaz jardungo dugu ikastaroan, eta praktika asko egingo dugu.
Sarako Idazleen Biltzarra apirilaren 10ean eta 11n
Erakusmahai ugari izango dira, liburu aurkezpenak egun osoan zehar eta Biltzarrak Mikel Duvert eta Luzien Etxezaharreta sarituko ditu. Atelehenean, berriz, liburugintzako profesionalen eguna izango da; haiek ahozko euskal literatura aztertuko dute. Hona egitaraua
Maiatz elkartearen uzta
Liburu-sorta aurkeztuko dute apirila eta maiatzean zehar. Piarres Aintziart, Mikel Dalbret, Jean-Louis Davant, Itxaro Borda, Marikita Tambourin, Xipri Arbelbide eta Antton Luku, horien guztien liburuak izango dute aurkezpen-tartea. Maiatz Fb orrian topa daiteke zehatz-mehatz liburuen gaineko informazioa.
Egile Nafarren Euskal Literaturaren Antologiaren azken liburuxka argitaratu da
Jaso berri dugun liburuak, 2000tik 2020ra bitarteko egileak ezagutzeko aukera emango digute: Jon Alonso, Aurelia Arkotxa, Garazi Arrula, Alberto Barandiaran, Joxemiel Bidador, Beatriz Chivite, Aitzol Lasa, Aingeru Epaltza eta beste batzuk, 34 guztira.
Asier Barandiaran unibertsitateko irakaslearen zuzendaritzapean euskal literaturaren inguruko ikertzailek aritu dira egilen informazioa bildu eta testuak aukeratzen. 4 liburukik osatzen dute antologia osoa, erdia arotik hasi eta 2020 urte bitarteko autoreen testuak irakur daitezke Nafarroak Gobernuko argitalpenari esker.
Gutun Zuria Letren Nazioarteko jaialdia
Bilboko Azkuna Zentroak antolatua ekitaldi ugari egongo da apirilaren 2a bitartean. Anjel Lertxundiren Itzuliz usu begiak saiakera oinarri hartuta osatu dute egitarau. Hasteko, Gutun Zuria Saria eman zioten Miren Agur Meabe idazleari. Itzulpena gaia ardatz, idazle eta itzutzaileak entzuteko aukera dugu datozen egunetan.
Abian da EIEren zuzendaritza talde berria
EIEren urteko batzarra egin zen larunbatean eta zuzendaritza taldeak aurkeztutakoari, oniritzia eman zioten bertaratutako idazleek. Azken lau urteetan gidaritzan egon den taldeak egindakoaren berri eman zuen eta ekintza zehatzak azaltzearekin batera egindako hausnarketak eta ezarritako jarraibideak azaldu zituen. Besteak beste, idazleak bildu, lagundu eta ofizioa sustatzeko ahaleginak gidatu dituela partekatu zuten. Aurtengoan, zuzendaritza berritzea tokatu da, eta kide berriek, asmoei eusteko gogoa agertzearekin batera, talde lanean aritzeko borondatea ere erakutsi zuten.
2022ko Hatsakideen elkarteratzea Senperen
Hatsaren poesiaren liburuaren aurkezpena egingo dute martxoaren 27an, igandearekin, Senpereko Larraldea etxean. Liburuaren aurkezpenarekin hasi, eguerdiko zizka-mizka etenaldia egin eta ondoren Hatsa-kideen testu irakurketari ekingo zaio musikaz lagunduta. Egun osoko egitaraua osatzeko Iñaki Baztarrikaren margolan-bilduma izango da ikusgai .
Markina -Xemeingo Uhago kultur gunean irakasleak ikasle dira egun batez
Bizenta Mogel andre argiaren ikurrak partekatuko ditu Yolanda Arrietak. Idazleakaz ekimenari esker eta Markinako liburutegiarekin elkarlanean Mogel unibertsoa oinarri hartuta lantegi bat egingo du Arrietak irakasleak trebatzeko asmoz. Bizenta Mogelen garaia, eta lana ezagutuko dituzte, denon artean, pixkanaka-pixkanaka, Yolanda Arrietak prestatutako haritik tiraka.10 urte dira lehen aldiz egin zuela eta 100 bat aldiz egin du dagoeneko: zenbat metro hari ez ote dituen erabili!
Izotz ondoko eguzki, neguaren parre...
Xabier Lizardiren Izotz ondoko eguzki olerki sorta aukeratu dute Urtzi Urkizuk kideak eta Joxan Goikotxeak musikagileak poeta omentzeko eta guztion gozamenerako entzungai jarri dute Kroketak podcastean.
Euskal literaturaren ikertzaileak
Kultura eta literatura eta bien arteko eraginak ikertzen ditu LAIDA taldeak. Diziplinartekotasuna du oinarria EHUko ikertzaile taldeak eta Literaturaren Soziologiatik hasi eta kultura ikerketetaraino doaz egiten dituzten azterlanak. Merezi du LAIDA webean sartzeak eta arakatzeak. Hor jasoak ditugu: taldeari buruzko informazioa eta ikerlan lerroak, baina batez ere aipagarriak guztion eskura jarri dituzten azterlanak eta argitalpenak. Besteak beste, Komikiak aztertzeko gida bat eta Egungo euskal krimen literatura. Alegia, orain arte euskal literaturaren bilakaera aztertu badute ere, gaikako generoetan jarri dute arreta, berritasunak nondik eta nola datozen ezagutzeko asmotan beti ere.
Irakurrieran irratsaioan: Goiatz Labandibar, Amez
Martxoaren 12an, Leire Palaciosek elkarrizketatu du Goiatz Labandibar Irakurrieran irratsaioan. Berriki argitaratutako Amez eleberriaren harira, “ama” pertsonaiaren inguruan luze mintzatu dira Leire eta Goiatz.
Iraganera itzultzeko ezintasunaz, Sastraka
Erein argitaletxeak gutizia ezin ederrago bat eman du argitara: Sastraka, margoak, argazkiak, soinuak, musika eta hitzak batu dituen liburua. Pello Lizarralde idazlea, Jose Ignacio Agorreta margolaria, Imanol Rayo zinegilea eta elkarte honetako bazkide den Imanol Ubeda idazle-musikariak azaldu dituzte lanaren nondik norakoak.
M8: geu ere, izan, bagarelako
Emakumeen Nazioarteko Egunean Hegats aldizkariaren 52. zenbakian Jasone Osorok idatzitako aitzin solasa ekarri nahi dugu gogora.
Haren-bere-beraren/Haien-beren noiz erabili ikastaroa antolatu du EIZIEk
Antolatzaileen hitzetan, euskara estandarrerako sistema bat aurkezten saiatuko dira, genitiboaren zein forma (soila, bihurkaria, berretua...) erabili erraz erabakitzeko. Amaia Lasheras zuzentzaile-itzultzaileak gidatuko duen jarduera, online izango da, martxoaren 23an. EIZIEko bazkideak doako izango dute, eta bazkide ez direnak, berriz, 30 euroko ordainketa egin beharko dute. Hemen jasoa informazio zehatza.
Sekula ez liokete euli bati hegalik kenduko
Slavenka Drakulic-ek idatzitako Sekula ez liokete euli bati hegalik kenduko eleberriaren harira Amaia Apalauza itzultzaileak elkarrizketa egin du Irakurrieran irratsaioan
Euskaltzain oso izendatu du Euskaltzaindiak Miren Agur Meabe kidea
Xabier Kintanaren hutsunea betetzera dator
Jakinek ekoitzitako Lokatza podcastak Ondas saria irabazi du
Iaz abiatu zen egitasmoa eta dagoeneko zortzi atal daude entzungai Jakinen. Pentsamendu feminista du ardatz eta Amagoia Gurrutxaga kidearekin batera Ainara Lasak, Idurre Eskisabelek eta Lorea Agirrek gidatzen dute.
Abelin Linazisoro hil da, 79 urte zituela
Euskal kulturaren aldeko ekintzailea gogotsua izan da, eta EIEko kide 2001 urtez geroztik.
Atzerriko hizkuntzetara laginak itzultzeko dirulaguntzen deialdia ireki du Etxepare Euskal Institutuak
Proposamenak aurkezteko epea 2022ko otsailaren 1ean zabaldu da eta diru zuzkidura amaitzen denean amaituko da.
Lanarteak (Euskararen Langile Profesionalen Elkartea) formakuntza ikastaroa antolatu du martxorako
Gure sortzaile jardunean aurrera egiteko eskatzen zaizkigun zerga, eskakizun administratibo eta horrek guztiak sortzen dituen kezka eta zalantzak argitzeko asmotan abiatu dute ekimena.
Zipriztinak Goiena telebistan
Jon Andueza kideak Zipriztinak bideo-sortaren berri eman du Goiena Telebistan. Hemen ikusgai elkarrizketa osoa:
IDAZLEAREN SUPER-AHALAK LANDU NAHI?
Idazlearen super-ahalak trebatzeko kanpaina martxan jarri berri dugu, iragarki baten bidez idazketa ikastaroak ezagutarazteko. Iragarkia
Errutina literarioak eskolan
"Literaturaren didaktikaren erronkak XXI. mendeko Bigarren Hezkuntzan” liburua jaso berri dugu EIEko egoitzan, bide batez esanda, autorearen ohar goxo batez lagunduta. Xabier Hernandez LLona ikerlariak Aita Santi Onaindia Beka jaso zuen eta horren emaitza orain argitaratu da Labayru Fundazioaren eta Amorebieta-Etxanoko Udalaren eskutik.
Testu zaharrak gaurko egunera ekarri ditu metroak, Bilbon eta Basaurin
Euskal Idazleen Elkarteak eta Bizkaiko Foru Aldundiak urteak daramatzate elkarlanean, gure literatura denen eskura jartzeko helburuz. Aurtengo ekimenean, XVIII, XIX eta XX mendeetan idatzitako testuei eman zaie protagonismoa Denbora muga barik izenburupean, eta Juanra Madariaga idazlea arduratu da hautaketaz.
Ahots planeta: idazle eta feminista, ariketa berean
Euskal Idazleen Elkarteak eta Azkue Fundazioak sortu berri dugun Ahots planeta izeneko podcasta aurkeztera gatoz. Ulu Media audio ekoitetxeak ekoitzi du eta Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntza jaso du.
Egun batez idazle, zergatik ez? tailerra antolatu dugu, 14-18 urte bitarteko gazteentzat.
Sarrera luzexeagoa nahi dut Egun batez idazle, zergatik ez? Afixa
ZIPRIZTINAK bideo-sorta: zer garen erakusteko beste modu bat
Zer, nola, zergatik eta zertarako idazten dugun. Zerk motibatzen gaituen. Horiek eta gehiago azaldu nahi ditugu eta mundura zabaldu.
Denbora muga barik erakusketa Bilboko Metroan.
Testu zahar sorta bat jarri dugu irakurgai Bilboko Metroan: garai bateko bizkaitarren kezkak, bizimodua, hizkuntza ohiturak eta abarrak ezagutzeko aukera dugu, haien hitzak irakurriz.
Martin Ugalderen mendeurrena dela eta irakurketa publikoa egingo da Andoainen.
EIEren izenean Garbine Ubedak hartuko du parte, eta zuzenean jarraitzeko aukera izango dugu.
MARTIN UGALDE jaio zela 100 urte beteko direnean Anjel Lertxundik hitzaldia emango du hilaren 8an.
Martin Ugalderen mendeurrenaren zikloko azken hitzaldia izango da, eta Anjel Lertxundi idazleak emango du Literaktum jaialdiaren baitan.
Etxetik iksuteko modua izango dugu, hemen.
Irakurrieran irratsaioan Goizane Aizpuruaren Izarak liburua ekarri du gogora Leire Palaciosek
Leire eta Goizaneren arteko ordu beteko elkarrizketa dagoeneko sarean dago, Bizkaia Irratiari esker.
Miren Agur Meabe kideak Espainiako Poesia Saria irabazi du Nola gorde errautsa kolkoan liburuagatik.
Miren Agur Meabe kideak Espainiako Poesia Saria irabazi du Nola gorde errautsa kolkoan liburuagatik.
Abian dira eskoletako saioak! Nafarroan epea zabalik da eta EAEn laster jarriko dugu martxan.
Nafarroan epea zabalik da eta EAEn laster jarriko dugu martxan. Irakasleak liburu bat landuko du ikasleekin eta autorea ezagutzeko aukera izango dute, guztion gozamenerako.
Alaine Agirre bazkidearen Karena nobelak Irun Hiriko Kutxa Literatura Saria irabazi du.
Leire Vargas Durangarrak poesia saria eskuratu du Dena ametsa den irudikapena lanarekin.
Idazketa ikastaro bat antolatu du EIEk
Zai(n)tzadan emanaldia Tabakalerako Kutxa Kulturgelan Nerea Loiola eta Imanol Epelderen eskutik.
Irakurketa musikatua Nerea Loiola eta Imanol Epelderen eskutik, Hitzak Zaindari erakusketari amaiera emango dion emanaldia.
Literatura Unibertsala bilduma osatzen jarraitzeko, bigarren deialdia antolatu du EIZIE elkarteak
Leonardo Sciacia, Amos Oz eta Marina Tsvetaievaren lanak itzuliko dira
Abian da «Hitzak Zaindari» proiektua
Euskal liburugintzaren katean lan egiten dugun elkarteak Hitzak Zaindari proiektua jarri dugu abian zaintzaren gaia ardatz hartuta
Zure aipua gehitu Hitzak Zaindari ekimenean!
Hemen duzu horretarako esteka
Maialen Akizu izango da aurten Nekatoeneako euskal sortzailea
2021eko azaroaren 2an hasi eta hilabete batez, idazlea, bertsolaria eta ikerlaria den Maialen Akizu Bidegain Hendaiako Nekatoenea etxean egonen da. Alabaina, Abbadia Eremuko Nekatoenean urtero euskarazko literatura sorkuntza egonaldi bat antolatzen duten Euskal kultur erakundeak, CPIE Euskal Itsasbazterrak eta Euskal Idazleen Elkarteak, bere hautagaitza onartu dute, Elkano Fundazioaren oniritziarekin.
Maialen Akizuk irabazi du Nekatoeneako literatur sormen beka
Ziurgabetasunaren, sorpresaren eta asmaezinaren inguruan, literatura genero anitz nahasten dituen lan hibrido bat lantzeko asmoa dauka aurtengo azaroan egingo duen egonaldian.
Fernando Rey: “Ariketa polita da testu bat hartu, desegin eta beste hizkuntza batean nola eman aztertu eta itzulpena egitea”
Mikel Echevarria-Ubiria, Bernat Etxepare Lizeoko Ikasleak eginiko elkarrizketa
Maite Darceles Tife: “Irakurleari zuk transmititu nahi duzuna iritsi behar zaio”
Ibai Lecuona Darceles, Bernat Etxepare lizeoko ikasleak eginiko elkarrizketa
Asel Luzarraga: “Onena, burua borboroka hasi eta istorio berriak zure baitan sortzen hasten direnean da”
Irati Aizpurua Ubeda, Bernat Etxepare Lizeoko Ikasleak eginiko elkarrizketa
Baionako ikasleen egonaldia EIEren bulegoan
"Hatsaren poesia" aurkezpen egunaren kronika
Ekainaren 28an abiatuko da Zestoako Antzerki Astea
Ekainaren 28etik uztailaren 4ra izango da 2021eko Zestoako Antzerki Astea.
Asel Luzarraga Irakurrieran irratsaioan
Mathulsen ezinegona liburua izango dute mintzagai Asel Luzarraga eta Garazi Albizuak Irakurrieran irratsaioan.
Euskal idazle egonaldia Nekatoenean
Autore eskubideen defentsan
"Bidea eta zauria" antologiaren aurkezpena
Gaurko egunarekin dator plazara Bidea eta zauria: Sei poeta (2000-2019) poesia antologia, Balea Zuria argitaletxearen eskutik.
Informazio gehiago
Hitzaren sortzaileei eskainia da aurtengo Sormenaren Kabia beka.
Bi sortzaile, diru saria jasotzeaz gainera (1.000 euro), hiru astez Alkizan hausnartu eta sortzeko aukera izango dute. Uztailaren 5ean bukatzen da eskariak egiteko epea.
Hemen bekaren oinarriak.
Adi! Idazketan trebatzeko aukera zabaldu dugu-eta.
Antolatzailea baza edo eta, ikastaro batean parte hartu nahi baduzu, orain duzu aukera. Aztertu argitaratu dugun eskaintza eta bilatu zurea!
Liburuaren egunean Itsasargiak ekimenari hasiera emango diogu, Martin Ugalde omenduz.
Itsasargiak du izena eta garai zailenetan iparrorratz izan ziren idazleei gorazarre egitea du helburu. Euskal Idazleen Elkarteak sortu eta Donostia Kulturak lagunduko duen ekimen honetan, lehen omendua Martin Ugalde izatea nahi genuke.
Askoz gehiago ere mereziko lukeen arren, Mantal Urdina eta Gizontzarra ipuinak podcast bihurtuz eta sarean zabalduz gogoratuko dugu Martin Ugalde, Liburuaren Nazioarteko Egunean, hilak 23. grabatu eta emango dugu argitara Donostia Kulturaren Irratian
IRAKURRIERAN irratsaioa (hilak 15, 13:00n)
Garazi Albizuak elkarrizketa egingo dio Amaia Astobizari Katakrakek kaleratutako Silvia Federiciren "Kapitalismoa eta emakumeen aurkako indarkeria" liburua izango dute mintzagai.
Egun batez idazle, zergatik ez? tailerra antolatu dugu, 14-18 urte bitarteko gazteentzat.
Egun batez idazle, zergatik ez? Afixa
Egun batez idazle, zergatik ez? tailerra antolatu dugu, 14-18 urte bitarteko gazteentzat.
Egun batez idazle, zergatik ez? Afixa