Lanarteak (Euskararen Langile Profesionalen Elkartea) formakuntza ikastaroa antolatu du martxorako
Gure sortzaile jardunean aurrera egiteko eskatzen zaizkigun zerga, eskakizun administratibo eta horrek guztiak sortzen dituen kezka eta zalantzak argitzeko asmotan abiatu dute ekimena. Ikastaroak bina orduko hiru saio izango ditu. Martxoaren 14an (astelehena) izango da lehendabizikoa; 30ean (asteazkena) bigarrena; eta apirilaren 6an (asteazkena) hirugarrena. Hirurak Martin Ugalde Kultur Parkean egingo dira, 16:00etatik 18:00etara. Streaming bidez ere jarraitu ahalko dira.
Hemen ikastaroaren nondik norakoak eta izena emateko bidea.