LIBURUA IDATZI DUT, ETA ORAIN?
Atzo izan genuen BBK salan Mentoretza Literarioa proiektuaren LIBURUA IDATZI DUT, ETA ORAIN? hitzaldia.
Antxiñe Mendizabal editorearea, Irati Jimenez, mentorea, eta, Danel Lauzirika mentoratuak, Mikel Ayllonen gidapean, idazketa eta argitaratze prozesuaz solastatu ziren.
Hainbat gai landu zituzten ordu beteko mahai inguruan zehar, baina aldarrikatuko zenbait esaldi ekarri nahi izan ditugu gurera:
Irati Jimenezek "idatzi irakurriko zenukeen liburua" aipatu zuen besteak beste, eta irakurlearen garrantzia goretsi nahi izan zuen. "Lana-lana-lana da garrantzitsuena" adierazi zuen. Idazlearen prozesuan jarri zuen gakoa.
Antziñe Mendizabalek Iratiren hitzak berretsi eta, bere aldetik, ekimenak zulo bat betetzen duela iritzi zuen. Argitaletxeek askotan eman ezin duten laguntza handia eskaintzen duela.
Danel Lauzirikak Pako Aristiren, bere mentorearen, laguntza ezinbestekoa izan duela aitortu zuen. Istorioa kokatzen eta laburtzen lagundu diola prozesuan zehar.