<p style="text-align: justify;">LITERATURA MENTORETZA</p>

LITERATURA MENTORETZA

Hauexek dira oinarriak:

DEIALDIA: EIEk abiatuko duen Literatura mentoretza proiektuan parte hartzeko deia.

ZER: Maiz jaso ditugu elkartean idazketaren inguruko zalantzak: nola jakin idatzitakoa ondo dagoen? Nori erakutsi? Eta batez ere: zelan lortu gida, aholkularitza, gomendioak? 

Idaztea bakardadean egiten den lana da. Mentoretzak, beraz, testuari lagun bat jarriko dio idazketaren bide luzea bakartasunean ez egiteko.

Ezaugarriak:

-Hiru proiektu sarituko ditugu Literatura mentoretzarekin.

-Mentoretza bakoitzak 8 hilabeteko iraupena izango du: 2025eko martxotik urrira bitarte.

-Saritutako proiektu bakoitzak idazle bat izango du mentore.

-Saritutako proiektuak eta mentoreak otsailaren bukaeran emango dira ezagutzera.

XEDEA: idazketa prozesuan laguntza eskaintzea, idazlea ohiko bakardadetik askatzeko eta idazleen artean laguntza bermatzeko.

NORI ZUZENDUA:  adin nagusiko idazle hasiberriei, edota ohikoa ez duen literatur generoa landu nahi duen idazle trebatuari. Idazketa prozesu batean murgilduta dagoena eta hurrengo hilabetetan proiektua lantzeko xedea duena.

PARTE HARTZEKO:

Literatura genero askotariko proposamenak bidali daitezke, baina parte hartzaile bakoitzak proposamen bakarra bidali dezake.

Bi dokumentu aurkeztu behar dira:

1- Plika. Izenburuan erabilitako ez-izena adierazi; eta,  dokumentuan bertan, izen abizenak, NAN zenbakia, telefono zenbaki bat eta helbide elektronikoa zehaztu.

2- Proiektuaren dokumentua. Izenburuan ez-izena jarri eta baita proiektuaren izenburua ere. Dokumentuan bertan:

  • Proiektuaren izenburua

  • Literatura generoa

  • Zergatik parte hartu nahi duzun mentoretzan

  • Labur deskribatu zure proiektua

  • Lagina: aurretik idatzitako testu bat izan daiteke, edo lantzen ari zaren testuaren pasarte bat. Gehienez orrialde batekoa.

Entregatzeko azken eguna: urtarrilaren 28a, eguerdiko 12:00etan.

Helbidea: komunika@idazleak.eus

Mezuaren gaia: mentoretza proiektua