
Joxe Azurmendi hil da
Euskal pentsamendu modernoan ezinbestekoa izan dugu, eta eskerrak besterik ezin ditugu eman, izan ere, handia eta ordainezina da utzi diguna. Horren guztiaren jakitun, Hegats monografikoa argitaratu genuen eta eskuragarri ipini hemen.
54. Hegats aldizkarian (2016an) elkarrizketa egin zion Xabier Mendiguren Elizegik eta argazkiak Juantxo Egañak. Haien eleketaz gain, filosofoak haren eranskina utzi zigun "Zientzia ideologietatik libre ote den". Hemen eskuragarri elkarrizketa eta Azurmendiren testua (58. orrialdean).