Leire Bilbaok Haur eta Gazte literaturako Espainiako Sari Nazionala irabazi du Klera liburuagatik
KLERA (Elkar) disziplina arteko proiektua da, artearen begirada ezberdinetatik gerra ezari eta elkarbizitzari dei bat egin nahian sortua. June San Sebastian ilustratzailearen irudiez gainera, dantza eta musika ere uztartzen ditu Leire Bilbao kidearen Klera liburuak . Elkar argitaletxeak plazaratua, Jon Maiak, Kukai dantza taldeak eta Maite Larburuk osatu zuten proiektua. Espainiako Kultura Ministerioak ohar bidez adierazi duenez, bere «edertasun poetikoagatik» hautatu du Leire Bilbaoren Klera albuma: «Kulturaren, bakearen eta elkarbizitzaren aldeko konpromisoa inplizituki agertzen du egileak, eta gatazka, gerra, heriotza eta horien gisako gai gordinak haurrek ulertzeko moduan azaltzen ditu». Halaber, «etiketarik gabeko» eta «diziplinen arteko» literaturaren etsenplutzat jo du epaimahaiak albuma: «Pieza delikatu bat da, eta ezinbestekoa, giza naturaren sakoneraino jotzen duena».