<p>Euskal literaturaren ikertzaileak</p>

Euskal literaturaren ikertzaileak

Kultura eta literatura eta bien arteko eraginak ikertzen ditu LAIDA taldeak. Diziplinartekotasuna du oinarria EHUko ikertzaile taldeak eta Literaturaren Soziologiatik hasi eta kultura ikerketetaraino doaz egiten dituzten azterlanak. Merezi du LAIDA webean sartzeak eta arakatzeak. Hor jasoak ditugu: taldeari buruzko informazioa eta ikerlan lerroak, baina batez ere aipagarriak guztion eskura jarri dituzten azterlanak eta argitalpenak. Besteak beste, Komikiak aztertzeko gida bat eta Egungo euskal krimen literatura. Alegia, orain arte euskal literaturaren bilakaera aztertu badute ere, gaikako generoetan jarri dute arreta, berritasunak nondik eta nola datozen ezagutzeko asmotan beti ere.