Hasiera > Elkarlanean
Euskal Idazleen Elkartea hainbat elkarte eta erakunderekin elkarlanean aritzen da literaturaren, euskararen eta euskal kulturaren sorkuntza, sustapen, garapen eta zabalkundearen alorretan proposatzen diren egitasmoak gauzatzeko.

Hugoenea
Pasaiako Udalarekin sinatutako hitzarmenari esker lortu zuen EIEk Idazlearen Etxea proiektua gauzatzea.
Idazlearen Etxean, Hugoenea-n, euskaraz edo eremu urriko beste hizkuntza batean idazten duten idazleek hartu ahal du aterpe.

Poesia orduak
Urtero, irailean, Donostia Kulturako Liburutegi Zerbitzuarekin elkarlanean Poesia Orduak antolatzen ditugu Victoria Eugenia Cluben.

Diru-laguntzak jaso ditugu honako erakunde hauetatik
- Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila
- Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza politika
- Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila
- Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentua
- Gipuzkoako Foru Aldundia
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Euskadiko Kutxa