<p>&ldquo;Nafar Ateneo&rdquo; nazioarteko poesia saria<br />
V.edizioa</p>

“Nafar Ateneo” nazioarteko poesia saria V.edizioa

Urtarrilaren 1ean  zabaldu zen deialdia eta urtarrilaren 31ean amaituko da lanak aurkezteko epea. Edizio honetarako aurkeztutako poemarioen gaia 'Sorioneku' hitza da (bere esanahi edo interpretazioaren zentzu zabalenean).
Hauek dituzue oinarriak:

  1. Gai libreko poema onenari sari bat emanen zaio, 1.500 euroko diru-zuzkidura izanen duena, baita diploma ere. Poemak gehienez 60 bertso-lerro izan ditzake, aurtengo edizio honen gaia Sorioneku behar du izan, latu sensu edo zentzu zabalean badarik ere.
  2. Pertsonak oro lehiatu daitezke, eta aurkezten diren lanek argitaratu gabeak izan behar dute, edozein formatutan delarik ere, bai eta aurretik epaia emandako beste ezein sariketan saririk eskuratu gabeak ere; halaber, ezinen da parte hartzen aritu aldi berean beste poesia-lehiaketa batean. Euskaraz behar dute izan. Egile bakoitzak poema bat eta bakarra aurkez dezake.
  3. Jatorrizko lanen hiru ale aurkeztu behar dira, elkarrengandik bereizita eta DIN A-4 tamainan, tarte bikoitzean idatzita , eta alde bakarretik mekanografiatuak. Sinadurarik gabe aurkeztuko dira, izenburua eta plikarekin atxikitako gutun-azal itxi batean, honako datu hauek emanen direlarik: izen-abizenak, helbidea, harremanetarako telefono-zenbakia, egilearen literatur ibilbidea, Nortasun Agiriaren kopia eta poemaren izenburua.
  4.  Aurkeztu beharreko lanak postaz igorriko dira NAFAR ATENEOra (Barañaingo etorbidea 10, 1. A, 31008 Iruñea, Nafarroa), gutun-azalean honako hau adierazita: “Nafar Ateneoa” saria poema bakarrari —V. edizioa—. Halaber, posta elektroniko bidez ere igortzen ahalko dira euskera@ateneonavarro.es helbidera, mezuari bi eranskin hauek atxikiturik: bata, plika daramatzaten egileen datuekin; bestea, poema bakarrarekin.
  5. Lanak aurkezteko epea deialdi publikoa egiten den egunean hasiko da, eta bukatu, 2023 urtarrilaren 31, asteartea, 14:00etan, epea luzaezina izaki. Onartu eginen dira egun horretan bertan postaz frankeatutako lanak.
  6. Nafar Ateneoak izendatuko du Epaimahaia eta Epaimahaiaren epaia apelaezina izanen da. Bestalde, saridunak ezin izanen du parte hartu ondorengo edizioetan.
  7. Saria eman gabe gera liteke, baldin eta Epaimahaiaren iritziz aurkezturiko poemek nahikoa kalitaterik izanen ez balute.
  8. Poema sariduna Nafar Ateneoaren esku geldituko da, haren gaineko eskubide ororekin batera. Saririk jaso ez duten lanak suntsitu eginen dira astebeteko epea igarotakoan.
  9. Saria Nafar Ateneoaren buruak edo honek agindutako ordezkari batek emanen du denbora dexenterekin iragarriko den eta Iruñean eginen den ekitaldi baten. Saria jaso ahal izateko ezinbestekoa izanen da egilea agertzea data horretan, eta bertan olerki sariduna irakurri beharko du.
  10.  Sariketa honetara poemarik aurkezteak berekin ekarriko du egileek erabat onartzea oinarri hauek, hala nola Epaimahaiaren ebazpena.