48 urte dira l’Associació d’Escriptors en Llengua Catalana sortu zela
Aste honetan berrogeita zortzi urte dira Kataluniako Idazleen Elkartea (AELC) sortu zela, katalanezko idazleen eta itzultzaileen erreferentziazko erakundea. AELCk ia bost hamarkada ospatzen ditu egileen zerbitzuan sasoi betean.
AELC erakundea katalanezko literatura-autoreen (idazleen eta itzultzaileen) ordezkaria da, eta bokazio sindikala eta herri-bokazioa ditu. Gaur egun, 1970 bazkide ditu, eta federazio eta egitura nazional, estatal eta nazioartekoetan parte hartzen du. Elkartearen lan-ildo nagusiak honako hauek dira: katalanezko idazleen eta itzultzaileen eskubide profesionalen defentsa, gure literaturaren lurralde-egituraketa Herrialde Katalan guztietan, eta eztabaida literario eta profesionalaren sustapena.
Euskal Idazleen Elkarteak sortu zen egunetik izan du harreman beroa AELC erakundearekin eta bide emankorra opa diegu, gu gertu gaudela.