2026ko Poesia Orduak Donostian, irailaren 7an eta 8an Victoria Eugenia Cluben
Donostia Kultura eta Euskal Idazleen Elkartea dira urtero irailean egin ohi diren Poesia Orduak errezitalen antolatzaileak. Aurten ere bi antolatu dira, Victoria Eugenia Cluben, iluntzeko 19:00etan: hilaren 7an, REC (Miren Agur Meabe eta Ibon RG) eta hilaren 8an, Gari errearen urrina (Fertxu Izquierdo eta BlekingeKale Banden).
Gonbidapenak saio bakoitzaren egunean bertan goizeko 11:30etik aurrera eskuragai egongo dira webgune honetan eta Victoria Eugeniako leihatilan. Kartela Maite Mutuberria ilustratzaileak egin du.