Liburuak ezin dira click batean itzuli!
Amazonek Kindle Translate plataforma kaleratzeko asmoa agertu du, eta iragarri dutenez ingelesetik espainierara eta alemanetik ingelesera bitarteko liburu elektronikoak doan itzuliko dizkie KDPko zenbait egileri IA erabiliz.
Hori dela eta, CEATL eta EWC elkarteek (Europako literatura itzultzaileen elkarteak eta idazleen elkarteak) Liburuak ezin dira click batean itzuli! Kanpaina abiatu dute gutun bat idatziz Europako aginteei helaraziko zaiena. Literatura itzultzaileen lana jokoan dago eta ezinbestekoa litzateke mezua lau haizetara zabaltzea. Euskal Idazleen Elkarteak European Writer’s Council-eko kide den aldetik, bat egiten du EWC eta CEATL erakundeeek idatzitako gutunarekin, idazleak zein itzultzaileak egile baikara. Literatura itzultzaileen lanaren defentsa egitearekin batera, garrantzitsua da autore guztiek jakitea itzulpen automatiko batek kalte egin diezaiekeela beren testuari eta estiloari.
Informazio zehatzagoa, hemen, EWC-eko webgunean.