Patxi Zubizarretak irabazi du Espainiako Haur eta Gazte Literatura saria
2022an argitaratutako Zerria (Erein) liburuagatik eman diote saria. Epaimahaiaren hitzetan "kalitate bikaina du Zubizarretaren lanak. Bere fintasun eta idazkera dotorearekin, zaurian edertasuna aurkitzea lortzen du eta gazteentzako literatura harribitxi bihurtzen du".
Espainiako Kultura eta Kirol Ministerioak ematen du saria, Estatuko edozein hizkuntza ofizialetan idatzitako eta 2022an Espainian argitaratutako egile baten lan bat saritzeko.