Ana Moralesek Drakula ekarri du Pasaiara
Ingelesetik euskarara itzuliko du Bram Stokerren Dracula nobela Hugoenean. Aurretik, euskarari ekarriak ditu besteak beste, Jane Austen eta Virginia Woolf. Euskal literaturarentzat ezinbestekoa da Literatura Unibertsala euskaraz irakurri ahal izatea eta beraz, egonaldi aproposa Hugoenearako.
Moralesen interes profesional eta pertsonalek hizkuntza dute ardatz. Hiru roletan mamitu ditu: itzultzaile eta interprete profesionala, podcastaria eta sortzailea. 20 bat liburu eta beste hainbeste artikulu itzulitakoa da, “Xerezaderen artxiboa” podcast sarituaren sortzaile dugu eta idazle gisa ere zenbait lan argitaratu ditu, batez ere, narrazioak.