<p>Euskal Idazleen Elkartearen&nbsp;2025eko Batzar Orokorra</p>

Euskal Idazleen Elkartearen 2025eko Batzar Orokorra

Larunbat honetan izan genuen EIEko Batzar Orokorra Hendaian, Borderline Fabrikan.

Goizeko hamarretarako bederatzi bazkide batu ziren trenbide aurreko eraikinaren parean, batzarrean parte hartzeko asmoz. Urtero lez, aurreko balantzea eta jarduna azaldu ostean (2024koa kasu honetan), 2025eko aurrekontuak azaldu, eta hurrengo ikasturtera begira zenbait aldaketa eta proposamen jaso ziren, elkartea indartu eta bere bidea egiten jarraitu dezan. Euskaltzaindiarekin elkarlana, Galeusca federazioa, Zuzendaritza Batzorde berria osotzearen beharra izan ziren, besteak beste, aztergaiak.

Horrekin batera “Norberak lekarkeena” puntuan murgildu eta bilkurarekin bukatzean, Hendaiako jatetxe batean bazkaldu genuen konpainia onean.