<p>Donostiako Poesia orduetan Castillo Suarez eta Joseba Sarrionandia oholtzan</p>

Donostiako Poesia orduetan Castillo Suarez eta Joseba Sarrionandia oholtzan

Irailaren 7an:

Alaska. Egun horretarako propio prestatu du Castillo Suarezek, Juantxo Zeberiok musika jarriko dio eta Xabi Lozanok argia eta eszenografia. Alaska izeneneko bide bazterreko hotel abandonatu batean kokatutako narrazio batekin gurutzatuko dira hainbat poema eta doinu.

Irailaren 8an:

Olatu arteko txalupa arraroa. Duela ia hamar urte Joseba Sarrionandiak Kuban sortutako letrekin Gosariak proiektua sortu zuten idazlea eta Gose taldearen artean. Orain, idazlea Euskal Herrian dela, letra horien jatorria eta zergaitia azalduko ditu Ines Osinagaren musikaz lagunduta.

--

Donostiako Victoria Eugenia Antzokiko Club aretoa: 19:00.

Bietarako gonbidapenak Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan banatuko dira emanaldien egunetan, arratsaldeko 17:00etatik aurrera