<p>Abian da&nbsp;I<em>dazleak Ikastetxeetan 2022/2023</em></p>

Abian da Idazleak Ikastetxeetan 2022/2023

Liburu bat irakurri ondoren, autorea eskolara joan eta solasaldi bat izaten du ikasleekin. Hori da funtsean EIEren eskaintza: idazleak ikasleekin izaten duen aurrez aurrekoa.

Ekintza jakin bat da: xumea, egingarria, erraza, eta ongi prestatuz gero ikasleengan eragina izango duena. Beraz, arrastoa uzteko bokazioa du gureak.

EAEko ikastetxeen izena ematea urriaren 21ean amaituko da.

Aurkezpena eta xehetasunak