Erbestez erbeste bertso saioa Bermeon
Igandean, Erbestez erbeste bertso saioarekin gozatu genuen, Goizaldek emakume asko ekarri zituen bisitan, haragitze posible bat eta guzti: Maria Luisa Erdozioren kasu.
Liburuak ere partekatu genituen, hain zuzen, Jupiterretik etorritako ordezkariak Basa eta Jenisjoplin ekarri zizkigun, Euroasiako lehendakariak, berriz, Li Quingzhao eta Xue Taoren poesiak.
Ohiko trebeziaz, Mirenek eta Uxuek horiek guztiak jaso eta elkarrizketan jarri zituzten.
Mende, plano eta literatura bilbatu ziren Bermeoko Hamabost espazioan.
Gure aldetik eskerrak eman besterik ez dugu falta.
Hau guzti hau posible egin duzuenei, bertaratutakoei: milesker. Plazera izan da.