<p>Minaberri itzulpen beka 2025</p>

Minaberri itzulpen beka 2025

2025/03/26

EIZIEk, Iruñeko Udalarekin lankidetzan eta Txalaparta argitaletxearen laguntzaz, MINABERRI itzulpen-bekaren II. deialdia antolatu du, mentoretza baten bitartez nazioarteko gazte-literaturako lan esanguratsu bat euskaratzeko. Itzultzaile gazte hasiberriak trebatzeko xedez, 30 urtetik beherako itzultzaileek izango dute itzulpen-bekara aurkezteko aukera, eta mentoretza bat ere aurreikusi da, ibilbide luzeagoko itzultzaile batek laguntza eman diezaion itzultzaile gazteari itzulpen-prozesuan, zenbait saioren bitartez.

Informazio zehatzagoa, hemen

Zabalik da Xabier Lete Literatura sorkuntzarakjo deialdia

2025/03/17

Eusko Jaurlaritzak eta BBVA Fundazioak sustatutako Beka euskarazko literatura-sorkuntza bultzatzera bideratuta dago, eta euskarazko idazleei beren literatura-proiektuan urtebete emateko aukera eskaintzen die, 70.000 euroko laguntzari esker. Apirilaren 10ean amaituko da izena emateko epea.

Abiatu da hamaikagarren LORALDIA

2025/03/11

Trikua esnatu da lelopean eman dio hasiera euskal kulturaren festibalak. Martxoaren 30era bitartean, ikuskizun, hitzaldi, kontzertu eta beste hainbat ekintza antolatu dituzte Bilbon.

Informazio zehatza, hemen

<p style="text-align: center;">Buruaz eta beste</p>
2025/03/25

Buruaz eta beste

Artikulua
Juanra Madariaga

Etxeko liburutegiko liburuen antolamendu berrian murgildu naiz egunotan. Liburu zaharrak berrikusi, xarma galdu dutenak desagerrarazi, eta balizko bezuza baterako balio dutenak apartatu. Hala ibili naiz arratsalde askotan, eta ezin dut esan sorpresarik hartu ez dudanik. Zaharren artean, behinola irakurri nituenen (eta ahaztu ditudanen) artean, perla batzuk ediren ditut, apalategiaren luze-laburren horietan ostendurik (eta horiztaturik) zebiltzala jakin barik.

<p>Oihane Zuberoa Garmendia Glar&iacute;a</p>
2025/03/20
Oihane Zuberoa:

Oihane Zuberoa Garmendia Glaría

Elkarrizketa
Iosune de Goñi

Oihane Zuberoa Garmendia Glaría (Erronkari, 1993). 2020an irabazi zuen “Iruña Hiria nazioarteko poesia saria”, eta sari horri esker argitaratu zuen bere bakarkako lehen poesia liburua: Bidaia (h)ariketak (Denonartean). 2021ean Nafarroako Arte Gazteen topaketetan sariduna izan zen literatura modalitatean. 2023an argitaratu zuen bere bigarren poesia liburua, Bi aldiz iraun (Balea Zuria), zeinari esker irabazi duen Lauaxeta Poesia saria, 35 urtetik beherako modalitatean.

GURE MEDIATEKATIK ARRANTZATUA

Bost urte dira "Irakurri, mesedez" ekimena gauzatu genuela. Ordurako egindako bideoa jarri dugu ikusgai berriz ere.

2025/02/19

Euskal letrak sustatzeko asmotan, euskal idazle garaikideen hainbat testu ipini genituen Bilboko Metroan eta bideo bat sortu ekimena ezagutarazteko.