Liburuaren Nazioarteko Eguna
Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko, Andolin Eguzkitzak idatzitako Hitzak poematik berba batzuk ekarri nahi ditugu gurera:
Hitzak ditut adreilu bakarrak,
labur eta luzeak,
bihotz handiko eta meharrak,
neure abaroa eraikitzeko beti ere eskura dauzkadan
tresna bakarrak:
Bilbon edo Hamburg-en,
Gasteizen edo Iruñean,
goizaldeko hiruretan itzartzen naizenean
ohean edo
hutsesten zaitudan guztietan.
- Mila urte igaro eta, ura bere bidean (1993) SUSA
Euskarriak ditugu liburuak, eredu ditugu liburuak, ispilu, bidelagun eskuzabalak eta ukendu magikoak.
Liburuak dira gure arimak bidaiatzeko behar duen pasaportea, hitzak dira gure bihotzaren hizkuntza.
Gora liburuak!