Gemma Busquets kazetaria egoiliar Hugoenea etxean
El Punt Avui egunkariko kazetaria, hainbat argitalpenetan kolaboratzen du, hala nola Revista de Girona eta L'Avenç aldizkarietan. Memoria historikoa da Busquets-en interesgunea, genero ikuspegiaren aldetik bereziki. Matrioixques sota les bombes (Llibres del Segle, 2024). HItzaldiak ere ematen ditu, emakumeek Espiniako errepublika garaian izan zuten zereginei buruz.
Un rastre de plomes. La rondalla de la mestra de Peratallada fikzionatutako biografia bat da, eta lan hori amaitzera etorri da Hugoenea etxera. Benetako pertsonaia batean dago opinarrituta, Lola Alonso Burgui maistra, hain zuzen ere. 1907an Nafarroako Erriberako Villafranca herrian jaioa Bigarren errepublika garaian eskolak ematen zituen Abaurreagaina herrian. Haren bizitza kontatzearekin batera, eleberriak eskola errepublikarraren pedagogia aurrerakoia azpimarratu nahi du. Lola Alonso Burguik arrasto handia utzi baitzuen ikasleen artean; besteak beste, ikaskeketan beharra azpimarratu zuen emakumearen independentzia gisa.