
Liburuaren Nazioarteko Egunaren mezua
Garai aztoratu hauetan zer eskain diezaguke literaturak? Horixe da literaturaren mundura jauzi egin ez duenak literaturazale bati galdetzen diona, maiz.
EIE elkartetik beste galdera bat luzatu nahi dugu Liburuaren Nazioarteko egunean: zein errealitate eskain diezaguke literaturarik gabeko munduak? Non aurkituko dugu abagunea bestelako bizitzak ezagutzeko, osterantzeko errealitateak jasotzeko, hunkitu eta ukituko gaituzten istorioak aurkitzeko? Gizakia gizaki denetik istorioak kontatu dizkiogu elkarri, eta lerro hauetatik istorio zaharberriei heltzeko gertu gaudela esan nahi dizuegu. Istorio bat non, gu han.
Literaturarik gabeko mundu bat, ez baita gure mundua.
Literaturak lagun gaitzala!