<p><span class="css-1jxf684 r-bcqeeo r-1ttztb7 r-qvutc0 r-poiln3">Arestik euskal idazleengan izan duen eragina aztertzeko jardunaldia antolatu du Euskaltzaindiak</span></p>

Arestik euskal idazleengan izan duen eragina aztertzeko jardunaldia antolatu du Euskaltzaindiak

  • Azaroaren 14an izango da jardunaldia, Euskaltzaindiaren egoitzan (Plaza Barria 15, Bilbo-Bizkaia), egun osoz. Akademiak Bilboko Udalaren babesarekin antolatu du ekimena. Hainbat belaunalditako poetari luzatutako galdera bat du abiapuntu jardunaldiak: Zer ikusten duzu Arestiren ispiluan zeure burua islatzen duzunean?
  • Parte-hartzaileak: Edorta Jimenez, Sonia Gonzalez, Tere Irastortza, Harkaitz Cano, Iñigo Astiz eta Leire Vargas idazleak, Mikel Martinez antzerkilaria eta Eñaut Elorrieta musikaria.

Informazio zehatza, hemen